0.Gida didaktikoa

Ongietorria

Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara iristerakoan, ikasleen egoera nahiko aldatzen da. Klase edo ikastetxe desberdinetako ikasleekin elkartzen dira, antolakuntza desberdinaren aurrean daude, arloetako irakasle berriak... Egoera berri honetara moldatzea pilo kostatzen zaie eta sarbide errestatu behar diegu. Ikasturtearen une garrantzitsu batean gaude, bai elkarbizitzan, bai antolakuntzan oinarriak jartzeko une egokia da. Horretarako ikas-sekuentzia bat aurkezten da. DBHko 1.mailan eta NNZZ eta Matematika arloetan garatzeko prestatuta dago. Hala eta guztiz, planteatzen diren ikas-jarduera gehienak beste kurtsotan egin daitezke, ikasleak elkar ezagutzeko, ikastaldea kohesionatzeko, ikasgela talde finkoetan antolatzeko ikasgelako giro ona sortzeko eta oinarrizko lan-prozedurak jezartzeko pentsatuta daudelako.

Egitura honetan klaseko eta tutoretzako saioak bateratzen diren arren, irakasle bakoitzak saioen egitura moldatu eta bere ordutegira egokitu ahal du. Dena den, irakasle-talde osoaren artean banatzen baditugu, hobe, hasierako lehen egunetan harrera eta ongietorri orokorra egiteko moduan. Ikas-jarduera ugari arbel digitala, ikasleen ordenagailuak eta web-tresnak erabiltzeko prestatuta daude, baina off line garatzeko aukera beti ikusten da. Hurrengo esteketan beste ikas-jardueren bilduma bat eskaintzen da, irakasleak, bere estiloaren arabera, komenigarria jotzen duenak aukera ditzan.

SAIOEN PROPOSAMENA

O SAIOA: Ongietorria

    • Ikastetxe guztietan ikasturtearen hasieran lehendabiziko saioa garatzen da berez. Normalean orientatzaileak diseinatzen du eta tutorearen aurkezpena gehi ikasturtearen antolakuntza orokorra (arloak, ordutegiak...) aurkezteko balio du.

1. SAIOA: elkar ezagutzen dugu

    • Ongietorria: Tutoreak bere aurkezpen pertsonal prestatzen du 5 diapositibetan.

    • Izen-katea: zerrenda pasatzen dugun heinean elkar ezagutzen dugu

    • Gure eskuak: aurkezpen pertsonala egiteko dinamika

2. SAIOA: partekatzen

    • Kolorezko pegatinak: dinamika honen bidez talde batetik kanpo egotearen sentimendua lantzen da.

    • Partekatzen: irakasleak Google Docs aplikazioaren funtzionamendua azaltzen du eta, aldi beran, taldea kohesionatzen da.

    • Nire elkarlanari buruzko aburua: formulario honen bitartez, irakasleak hainbat datu aterako ditu gero taldeak egiteko

3. SAIOA: nire zientzia-motxila / motxila matematikoa

4. SAIOA: Taldean ikasten dugu

5.SAIOA: elkar antolatzen dugu

6.SAIOA: ibiltzen hasten gara

    • Ikasgela digitala: irakasleak azaltzen ditu zeintzuk diren ikasturtean zehar erabiliko ditugun oinarrizko prozedurak baliabide digitalak erabiltzeko.

    • Koaderno digitala: Talde bakoitzak bere web-tokia egiten hasten da

7.SAIO: nire portafolio pertsonala / gure ikastetxea ezagutzen dugu

    • Nire ikasteko tokia: ikasle bakoitzak irekitzen du bere web-tokia ikasgelako gunean (Sites, Wiki...) eta beren datu pertsonalekin betetzen du

    • Gure ikastetxea: ikastetxea ezagutzeko ikerketa txikia planteatzen da. Ikastetxeko web-orrian oinarrizko datuak, egutegia, ordutegiak...bilatzen eta beren koaderno digitalean kokatzen dituzte.

8.SAIO: bizikidetzarako arauak

    • Ikasgelako arauak: arau esanguratsu batzuk adosten ditugu eta koaderno digitalean barneratzen dira.

WebGrafia: