Bizitzak erritmo bat du, etengabe mugimenduan dirau. Erritmo hitza (Malinké tribuentzat) Foli da. Hitz hau danborra jotzea, dantza edo soinua baino askoz gehiago da. Eguneroko bizitzaren esparru guztietan aurkitzen da. Filme honetan erritmoa etzun eta sentitzeaz gain, ikusi egiten da. Gure zentzuak elikatzen duen ohiz kanpoko irudi eta soinu nahazketa honek gogoratzen digu zein funtsezkoa den.
Gauza guztiak erritmoak dira,
Gauza guztiak, lan guztiak, zarata guztiak, erritmoak dira,
djembe, hiru tonu: “ pe, pan, pum”
Ematen dugun pausu guztiak erritmoak dira,
hitz guztiak erritmoak dira:
Abestia:
“ez dago arroz nahikorik langileentzat eta buruzagiarentzat,
kaixo,
ez dago arroz nahikorik langileentzat eta buruzagiarentzat,
kaixo,
lana ia bukatuta dago,
kaixo…
buruzagiak saltza pixka bat gura du bere arrozean,
makurtu, landu lurra…
ez dago arroz nahikorik langileentzat eta buruzagiak saltza pixka bat gura du bere arrozean...”
Hemen gaude guztiak erritmo zuzen honetan,
gauza guztiak erritmoak dira,
ez diogu gure kulturari eztarria ebakiko,
gorde egingo dugu, iraun egingo du, zihur nago iraun egingo duela.
Mugimendurik ez dago erritmorik gabe.