Kontaktua: dundunkada@gmail.com
Dundunkada Musika eta Euskara Elkartea 2011ko urtarrilaren 7an sortu genuen. Urteak eginez generaman lanari bultzada emateko sortu genuen. Elkartearen xedeak hiru dira:
1. Euskaraz irakatsitako Perkusioa eta Musikaren irakaskuntza sustatzea.
2. Euskararen bitartez Kultura igortzea.
3. Euskaraz normaltasunean egiteko jarduerak eskaintzea.
Euskara, Erritmoa eta Musika hizkuntz unibertsalak bezala ulertutzen ditugu. Erritmoa eta Musika Kultur guztiek duten hizkuntz unibertsala dugu, gizakion berdintasuna sustatzen dutenak, gizakiok elkar ulertzeko baliagarriak, herrien arteko errespetua eta bakea sustatzeko balio dutenak. Euskara euskaldunok zaindu, gorde eta bizi mantendu behar dugun ondare unibertsala dugu.
Kultur Aniztasunean oinarritutako jarduerak, alde batetik ohituran (Afrika, Arabia, Euskal Herria, Flamenkoa) eta aro modernoan (Hip Hop, Reggae) oinarritutakoak.
Gure ikastaroak gizarte eredu komunitarioan, gizakion aniztasuna eta ekiditatean oinarritutako antolaketa dute.
Perkusioa eta Musika komunikazio, integrazio eta giza eta etika kaudimenen eraldakuntza eta sorkuntzarako era naturala eta ez mintzozkoa dira, norberarekiko eta kolektiboki. Era berean gaitasun kognitiboak eta sortzaileak garatzeko aukerak ematen dituzte. Desberdintasun kulturalen gainetik harremanak izateko era dira.
Gainera perkusioagaz garapenaren aspektuak lantzen dira: psikomotrizitatea, koordinazioa, sormena, azterbidea eta zentzuak. Buru-estimua hobetzen duten bizipen atsegin eta onuragarriak ematen dizkigu.
Perkusioa askotan terapia moduan erabilia da behar bereziak duten pertsonekin, prozedura higiarazleak, fisikoak eta emozionalak hobetzeko asmoz.