2014eko maiatzean Euskal Herrian Ska, Reggae, Hip Hop, Rap, Jungle, Drum&Bass mugimendua isladatzeko agenda abiaraztea erabaki genuen. Hedabideek gutzi eta datu okerrekin berri ematen zuten eta modurik ez zegoen informazioa eskuratzerik. Interneten zehar banaturik agertzen zen informazioa biltzen genuen. Bi urtez Facebook-eko orria antolatu genuen eta Euskal Herri osoan ematen ziren kontzertu guztien dataz berri ematea izan zen beti gure xedea. Denbora faltagatik bertan bera utzi behar izan genuen.