Dundun-ak Ginea, Maliko ekialdea, Burkina Fasoko mendebaldea eta Ibori Kostako iparraldeak hartzen zuen antzinako Mandinge inperioko perkusio intrumentuak dira.
Danbor hauek ohitura den bezala hiru dundunfolek (dundun jotzaileak) jotzen dituzte djembeari eta afrikar dantza jakin batzuei lagunduz, afrikar erritmo askorentzat oinarria da poliritmia nabarmena lortu ahal izateko.
Hiru motakoak daude:
- Kenkéni, kinkin edo kinserini (soinu zolia); jatorrizko izenaren, kenseréni-ren desitxuratzetik, kenken danborrarekin batera jotzen den zintzarria da.
- Sangban, sanban edo sangbani (tarteko soinua).
- Doundounba, dounounba edo dununba (soinu apala); danbor handia esan nahi du. Goi Gineako Kouroussa aldeko dantza bate da ere. <<Gizon indartsuen dantza>> deitua ere, herriko jaietan eta abiatze zeremonietan, hauetan oinarriek durundatzen dute.
Kenkesereniak poliritmiari tenpoa ematen dio, sangbanak melodía eta doundounbak djembe solistari erantzuten dio. Askotan kenkenitik hazten da etorkizuneko djembefolaren (djembe jotzailea) ikasketa.
Egitura
Egurrezko upel zilindrikoaren bi ertzeetan tenkatutako behi edo txekor larruak eta metalezko uztaiekin eta sokekin osaturiko tenka sistemas osatzen da dunduna.
Jotzeko era
Dundunak asto baten gainean horizontalean ipintzen dira, musikariak zutik jotzen du. Eskuineko eskuarekin dumdumfolak makil zuzena edo makotua erabiliz larrua jotzen du. Ezkerreko eskuarekin iltze, burloi edo eraztun bat erabiliz dundunari lotutako zintzarria (khassonké eran) jotzen du. Zintzarriak garratntzitsuak dira, eurak (bakarrik) sortzen duten poliritmiagatik.
Gaur egun dundunak zutik ipintzen dira oinen gainean eta dumdumfola bakarrak hirurak batera jotzen ditu, bateria moduan.
Bi soinu daude:
· - Irekia: Larruaren erdian jotzen da, erreboterekin, soinuari jarraipena emanez.
· - Itzia (edo ostopatuta edo kenduta): Makila “larruari itzatzi” behar zaio une batean, honela jotako soinuak ez du irauten.
Normalean itziak irekia baino zoliagoa hots egiten du.
Frantsesetik euskaratua
Testuaren jatorria:
https://fr.wikipedia.org/wiki/Dum_dum
http://www.percussion-africaine.net/A-propos-des-doum-doum-ou-dununs?lang=fr