DJEMBE edo JEMBE
Ingelesezko “j” ahozkera mantentzeko frantsesez “dj”az ordezkatu zen. Afrikako Mendebaldeko herrialdeek euren herrialde kolonizatzaileen idazkera hartu zuten, horrek azaltzen du idazkereen desberdintasunak.
TAM-TAM, AFRIKAKO DANBORRA edo DJEMBE
Europan Afrikako danborra mito bat da. Jende askok Tam-tam deitzen dela uste dute, tam-tam honetan larrua esku utzekin jotzen dena eta mesuak bidaltzeko erabiltzen da. Itzelezko okerra da, tam-tama asiako gong mota bat da. Ez dago afrikan horrela dietzen den danborrik (mila desberdin daude). Mesuak bidaltzeko erabiltzen den instrumentua ustutako enbor bat da eta makilekin eta ez eskuekin jotzen dena.
DJEMBEAREN JAIOTZA
Kaliz luze hau usta bilketan aleak garraitzeko erabiltzen zen. Antilope baten larru tenkatua larru sokekin upelaren gainaldean perkusio instrumentuari sorrera eman zion. Antilope larrua ahuntz larruaz eta larru sokak soka sintetikoaz ordezkatuak izan ziren. Herritarrek lan kolektiboetan eta gizarte gertaeretan adibidez ezkontzetan, erdaintzetan erabilitako instrumentua, herriaren bizitzaren parte bihurtu zen.
DJEMBEAREN JATORRIA
Manndige edo Mande herrialdean du, Kankan (Ginean) eta Bamako (Mali) herrien artean. “Mandinge” eta “Malinke” sinonimoak dira eta herrialde hauetako biztaleak izendatzen dituzte; Mali Mande hitzaren desitxuratzea da.
HERREMENTARIEN KASTA
Kondairek “Numu” kastari egozten diete djembearen sorkuntza. Erremintak eta halako boterea zituzten. “Komo” maskara zizelatzen zuten, hau gizarte sekretu baten ikurra zen, eurek zuzendutakoa, erdaintzea eta haurtzarotik adin heldura markatzen duen pasabidea praktikatzen zuten; eurek djembea zizelatu eta jotzen zuten. Numuen kostaldetara egindako migrazioei esker djembea Senegalen, Boli Kostan eta Burkina Fason aurkitzen da.
SUNJATA ENPERADOREA
Numu familiak Camara, Doumbia eta Konaté XIII. Mendean Sunjata enperadorearekin elkartu ziren, Maliko edo Mandeko inperioa sortuz (ikusi "L'enfant noir" Camara Laye).
GRIOT-EI BURUZ
Askotan djembea griotei lotzen zaie, hau da, historiaren ahozko igorketari. Griotek kora, balafon edo ngonirekin laguntzen dituzte euren kantak.
DJEMBEA KONTINENTETIK KANPO
Djembeak Afrikako Mendebaldeko ateak zeharkatu zituen 50.eko hamarkadan Fodéba Keita zuzendutako Gineako “Afrikar balletekin”. 60. Hamarkadatik aurrea Ladji Camara, “Afrikar balleten” partaide ohia Estatu Batuetan kokatu zen eta djembea irakasten hasi zen. 80. Hamarkadan djembearekiko interesa abiaraztu zen: Ginea, Mali eta Senegaleko balletak nazioarteko birak areagotu zituzten. Maisu nagusiak, ballet hauetako partaide ohiak, honenetan honenak, Europan ikuskisunak eman eta europar perkusiolariak osatzen hasi ziren.
DJEMBEA TESTUINGURU BERRIAN
Djembea herri ohitura testuinguru batean kokatzen da, erritmo batek jasoera ezpezifiko batez mintzo da. Balletak, djembearen laguntzaz, koreografia bikainaren bitartez, atzerritarari erritmo eta dantza anitz aurkezten dizkio, hauek etnia edo herrialde desberdineakoak dira. (ikusi "Djembéfola " Mamady Keita). Geroago Mamady Keita bezalako maisuekin batera djembearen ospea hazten da. Dantzaren laguntzarako bakarrik ez da; bertutasuna eta solistaren gauzatzeari esker, emozioen garraiobidea eta simboloa bihurtzen da, djembea soilik ohitura osoa bihurtzen da.
ERRITMOAK
Erakutzitako eta jotako erritmo ezagunenak Dundunba (Malinké), Soli (Ginea), Dansa (Mali), eta Sunu (Mali) dira. Bestalde, djembearekin jotzen diren erritmo askok beste perkusio instrumentuekin jotzen diren erritmoetan, beste etnietan edo aldameneko herrialdeetan jatorria dute. “Kuku” erritmoa adibidez Gineatik dator.
Testua Frantsesetik euskaratua.
Testuaren jatorria:
http://www.aatmidjembe.com/culturel/histo.htm
DJEMBEGINTZA