49-55 JARDUERAK

Egin zure lan koadernoan ondoko ariketak:

49 JARDUERA: Gainazal horizontal baten gainean eskuinalderantza mugitzen ari den kutxa batean ondoko indarrak egiten ari dira: eskuinalderantzako F = 98 N -ekoa eta 45 N -eko marruskadura indarra. Kutxa 5 metroz desplazatzen bada: a) zein lan egiten du F indarrak? b) Eta zein lan egiten du marruskadura indarrak?

50 JARDUERA: Geldiunean dagoen gorputz bati aplikatzean 250 N-eko indar horizontal bat, 2'5 m/s2-ko azelerazioa lortu du. Zein da gorputzaren masa? Zein lan burutu du indar horrek gorputza 80 m-z desplazatu bada?

51 JARDUERA: Aurreko gorputzari aplikatzen bazaio ere 100 N-eko indarra norabide eta norantza berdinean, zein azelerazio lortuko du?

52 JARDUERA: Mahai baten gainean dagoen 2 kg-ko gorputz batí zein indar horizontal aplikatu behar zaio 2 m/s2-ko azelerazioa lor dezan baldin eta marruskadura indarra 20 N-ekoa bada? Zeintzuk lan burutu dute indar horiek gorputza 15 m-z desplazatu bada? Eta zein da burututako lan totala?

53 JARDUERA: 3 kg-ko masako gorputz batean F1= 20 N eta F2= 13 N -etako indar horizontalez eraginez mugitzen da. Jakinez berarengan aritzen marruskadura indarra 4 N-ekoa dela, kalkulatu gorputza mugitzen deneko azelerazioa. Zeintzuk lan burutu dute indar horiek gorputza 10 m-z desplazatu bada? Eta zein da burutako lan totala?

54 JARDUERA: Liburuko 270. orrialdeko 22. ariketa:

Kalkulatu zer lan egin behar duen igogailu batek, 80 kg-ko masa duen pertsona bat seigarren solairuraino (15,6 m) jasotzeko. Igogailua abiadura konstantean higitzen dela joko dugu, eta, hortaz, egiten duen indarra pertsonaren pisua izango da.

55 JARDUERA: Errepide horizontal batetatik abiatzen den 1200 kg-ko higikari batek 72 km/h-ko abiadura lortzen du 10 s-tan. Marruskadura indarraren balioa 400 N-eko bada, zein izan da motoreak eragindako indarraren balioa higikariak 0’750 km-z desplazatzean?