SAIAKUNTZAK

1. SAIAKUNTZA

Naturan ematen diren egoera ezberdinetan mota ezberdineko indarrak eragiten dira. Saiakuntza honetan elkartzutak diren indarren batura esperimentalki kalkulatutakoan, Pitagorasen teorema aplikatuko dugu egiaztatzeko matematikoki indar ordezkariaren balioa.

Jarri taldeetan lanean eta egin ondoko saiakuntza:

  • Lotu bi dinamometroak hari batez. Saiatu ahal denik eta hurbilen kokatuz.

  • Bi txintxeten bitartez finkatu dinamometroak kortxo xaflan.

  • Hartu hirugarren dinamometroa eta lotu aurreko bi dinamometroekin irudian ikusten den bezala.

  • Mugitu hirugarren dinamometroa lehenengo bien arteko angelua 90º-koa izan arte, eta une horretan finkatu hirugarren dinamometroa kortxo xaflan txintxeta batez.

  • Apuntatu dinamometroek adierazten dituzten indarrak eta egiaztatu Pitagoras-en teorema erabiliz F3 indarrak, hirugarren dinamometroak adierazten duenaren berdina dela.


2. SAIAKUNTZA

Saiakuntza honen helburua, esperimentalki, elkartzutak eta paraleloak ez diren edozein bi indarren batuketa egitea da, eta ondorioz indar ordezkariaren balioa kalkulatzea.

Jarri taldeetan lanean eta egin ondoko saiakuntza:

Aurreko saiakuntzan aipatu genuen moduan, indarrak magnitude bektorialak dira, eta beraz indarren batura egiteko bektoreen batuketetarako arauak aplikatu behar dira. Indarrak elkartzutak eta paraleloak ez direnean, beren batuketa egiteko, aurreko saiakuntzan bezala, paralelogramoa eraiki behar da, baina oraingo honetan, indarrak elkartzutak ez direnez, ezin da erabili Pitagorasen teorema indar ordezkariaren (baturaren) balioa kalkulatzeko.

  • Lotu bi dinamometroak hari baten bidez. Eskegi bi dinamometroak irudian agertzen diren bi eustoinetatik eta jarri zintzilik hainbat pesa.

  • Bi dinamometroek osaturiko angelua, a, alda daiteke; gauza da zintzilikaturiko masen pisuak, hau da Fg indar grabitatorioak, anulatu behar duela dinamometroek adierazitako F1 eta F2 bi indarren batura, hau da FR indar ordezkaria.

  • Biratu diskoa zintzilikaturiko masa sostengatzen duen haria bat etortzeko diskoaren erradio bertikalarekin. Kontrolatu ere hari hau diskoaren zentroaren aurrean egoteko zintzilikaturik.

  • Apuntatu hurrengo taulan dinamometroetan adierazitako indarren balioak, a angeluaren balioa eta eskegitako masaren balioa ere. a bi dinamometroek osaturiko angelua da.

  • Errepikatu aurrekoa aldatuz zintzilikaturiko masen balioa et apuntatu datu guztiak taulan.

1) Hartu paper milimetratuzko orri bat eta irudikatu eskalaz lehenengo saiakuntzan neurtutako F1 eta F2 indarren balioak (adibidez 0’5 cm = 1 N) kontutan hartuz beraien arteko angelua a izan behar dela. Eraiki paralelogramoa eta indar ordezkaria (diagonala) irudikatutakoan, kalkulatu bere balioa kontutan hartuz erabili duzun eskala. Balio hori bat dator zintzilikaturiko masen pisuarekin? Zein da diferentzia? Nolakoak izan behar ziren?

2) Egin aurreko guztia bigarren saiakuntzan lortutako datuekin. Bat datoz orain F1 eta F2 indarren ordezkariaren balioa eta zintzilikaturiko masen pisua?