0 JARDUERA

Unitate didaktiko honetako jarduerak amaitutakoan, hau egiteko gauza izango zara:

  • Indar magnitudea identifikatzea eta azaltzea.

  • Indarrek gorputzetan sortzen dituzten eragin ezberdinak identifikatzea eta deskribatzea.

  • Indarrak adierazteko unitate ezberdinak erabiltzea.

  • Indarren izaera bektoriala lantzea eta indar sistema baten indar ordezkaria kalkulatzea grafikoki eta analitikoki.

  • Indar mota ezberdinak identifikatzea.

  • Newton-en dinamikaren bigarren legea ulertzea, azaltzea eta erabiltzea kalkulu ezberdinak egiteko asmoz.

  • Lan mekanikoaren esanahia ulertzea eta erabiltzea kalkulu ezberdinak burutzen.

0. JARDUERA. Aztertu ondoko irudiak eta saiatu identifikatzen egoera bakoitzean eragiten diren indarrak eta beren eraginak: