1-5 JARDUERAK

INDARREN ERAGINEI BURUZKO ARIKETAK

1. JARDUERA: Jarri talde txikian lanean eta begiratu ondoko irudiak. Beren arteko antzekotasunak kontuan hartuz saiatu sailkatzen bi multzo ezberdinetan.

2. JARDUERA: Jarri amankomunean taldeko ikasle guztiekin aurreko jardueraren erantzunak zuen zergatiak ematen.


Indar batzuek higiduran jartzen dituzte pausagunean zeuden gorputzak; beste batzuek, berriz, higiduran zeuden gorputzen abiadura aldatzen dute; eta beste batzuek, azkenik, deformazioa eragiten dute. Beraz, indarrek bi efektu izan ditzakete gorputzetan: deformazioa edo higidura-egoera aldatzea.

lndarra gorputz baten pausagune- edo higidura-egoera aldaraz dezakeen edo gorputz horretandeformazioa eragin dezakeen edozein ekintza da.

Indarra F hizkiz adierazten da, eta, SI sisteman, haren unitatea Newtona (N) da.


3. JARDUERA: Ebaki irakasleak emanadako fitxako ondoko argazkiak eta itsatsi zure lan koadernoan adierazten zeintzuk diren indarren eraginak:

4. JARDUERA: Egin talde txikian liburuko 189.orrialdeko 33. ariketa eta idatzi erantzunak zure lan koadernoan:

Deskribatu zer efektu duten indar hauek gorputzetan:

a) plastilina zati bat hatzez zanpatzea

b) lurrean dagoen jostailuzko auto bati bultzatzea

c) malguki batetik tira egitea

d) pausagunean dagoen baloi bat jaurtitzea


5. JARDUERA: Egin talde txikian liburuko 174.orrialdeko 1 ariketa eta idatzi erantzunak zure lan koadernoan:

Deskribatu eguneroko bizimoduko hiru egoera, zeinetan indarrak dauden. Zer efektu du indarrak, egoera horietako bakoitzean?