19-20 JARDUERAK

19 JARDUERA: Idi - proban, idi bat bestea baino indartsuagoa da eta indar handiagoa egiten ari da uztarrian. Bi indarrak 5000 N eta 4500 N-ekoak badira, irudika itzazu uztarriaren gainean eragiten ari diren indarrak eta kalkulatu eta marraztu indar-batura.

20 JARDUERA: Bi lagunek, sokaz baliaturik, txalupa ubidetik eraman nahi dute. Ura bare-bare dago, korronterik gabe. Irudian ikusdezakezunez, bi ertzetatik ari dira tiraka. Bi soken arteko angelua 90º-koa da, eta egiten ari diren indarrak 600 N - ekoak dira. Irudika itzazutxalupari eragiten dioten indarrak eta marraztu eta kalkulatu indar–batura.