LAN MEKANIKOA

Gorputz baten gainean indar bat egiten dugunean gorputza lekualdatu egiten bada, lana egin dugula esaten da.

Lanaren balioa matematikoki kalkula daiteke, desplazamenduaren norabidean egindako indarraren balioa eta lortutako desplazamendua biderkatuz:

W = Indarra x desplazamendua

Lana magnitude eskalarra da, eta haren unitatea SI n, Joulea (J).