Goran aipatutako arrazoi guztiengatik, nire iritzian ALIJOSTES abizena hasera batean ELEXOSTE edo DE ELEXOSTE izango zen. Abizenak esaten diguna da familia hau eliz ostekoa dela. Horregatik ez nago ados Villapre jaunak esaten duenean garai batean Lexoste herrixkaren bat izango zela. Errezagoa izan daiteke herriko eleizaren atzekaldean kokatzen zen etxe edo baserriren batekoa izatea jatorriz, eta aztertu ditugun toponimoak ikusita, balieteke Ogeta herriko eliz atzean zegoen etxe batean bizi izndako familia baten deitura izatea.
Abizenaren azterketa xume honetan ez nituzke ahaztu nahi, gure familia gaur arteraino iristen lan eskergak egin duten emakume anonimo guzti horiek, abizena aipatzean beti gizonezkoaren aldetik bakarrik egiten bai dugu.