Guregana iritxi den DE LEXOSTEtarren adar honek, lau mende hauetan zehar bizileku aldaketa batzuk izan ditu. Lehenik Imiruri herrixkatik Burgosko Briviesca herrira 60 Km inguru egongo dira, ondoren Briviescatik Errioxako Bañaresera 55 Km-ko tartea geldituko da, eta gero Bañarestik Ezcarayra 20 Km-ra ez da iristen. Ikusten denez Imiruri, Briviesca, Bañares eta Ezcaray inguruan daude, Araba, Burgos eta Errioxako mugen inguruan hain zuzen ere. Imiruri herrixka, Treviñoko Konterrian dago, Gasteiztik Treviño herrira Puerto de Vitoriatik goazela ezkerretara. Briviesca, Pancorbotik Burgoseruntz N-I errepidetik goazela eskubitara. Bañares eta Ezcaray berriz, Santo Domingo de la Calzadatik hurbil.
Azken ibileran bai bide gehiago urratu zutela Ezcaraytik Gipuzkoako Tolosa herrira, 170 Km bat gutxi gora behera egongo dira eta. Bidai luze hau eragin zuten arrazoiak ezin daitezke jakin, baina lagungarri izan zitezken XIX. mendearen erdikaldean, bi Karlistaden artean, euskal gizartean jazo ziren aldaketak. Industriaren berpizte bat egon zen, eta hain zuzen ere Tolosan papelerak eta txapel fabrika ere sortu ziren. Bidaiatzea errezago egiten zuen baldintza bat ere sortu berria zen: Madrildik Pariseraino trenbidea.
Tolosara Simeon Alijostes ailegatu zen eta bertan familia osatu. Ondoren, Gipuzkoako beste herri batzutara zabaldu zen: Ibarra, Pasaia ... Gipuzkoan ez ezik Araban ere badago iada, ni neu eta nire familia.
Dena den, abizenaren beste adar bat Asturiasen aurkitzen da. Beraz, Ezcaraytik ziurrenik, Alijostestarrenbat Asturiasen kokatu zen eta bertan familia bat osatu, han ere.