1990. urtean, Ixabel eta Sabino lehengusuek, Gipuzkoan bizi ginen ALIJOSTES eta ALICOSTES mordoxka bat bildu gintuzten bazkari baten inguruan, abizenaren bilakaeraren gaiaz berri batzuk azaltzeko. Abizenarekiko zuten jakinminak eragin da, genealogian aditua zen bati, Logroñoko Augusto Villapreri hain zuzen ere, gure abizena ikertzeko eskatu zioten, eta honek jatorria nahiko argitzen zuen txosten bat burutu zuen.
Azterlan honek, gure garaitik 1614. urteraino abizenaren ibilbidea jarraitzen du, jasan dituen eraldaketa guztiak agertzen dira, eta datu guztiak agiri ofizialen bidez (fotokopiak) ziurtatuak aurkezten ditu, artxibategietan eginiko lan zabalaren ondorioz noski.
Ondoren, neu saiatu nintzen aztarna zaharragoak aurkitzen eta aurkitu nuen bat. Trebiñu konderriko 1593ko errolda batean Domingo delexoste el viejo eta Domingo delexoste azaltzen dira Imiruri herrian.
Ahal dudan hoberen laburtuz, agiri ofizial hauetan agertzen diren datuak kronologikoki ordenatuko ditut:
1593. urtean Burgosko Treviño Konterrian, Imiruri herrixkan agertzen zaizkigu Domingo delexoste el viejo eta Domingo delexoste .
1614. urtean Burgosko Treviño Konterrian, Imiruri herrixkan agertzen zaigu. Kofradia bateko Mayordomoa zen Diego DE LEXOSTE bat agertzen da akta batetan.
1624. urtean Imiruri herrixkan, Kofradia bereko Mayordomoa aipatzen da akta batetan: Francisco DE LEXOSTE.
1638. urtean Imiruri herrixkan, Frncisco DE LEJOSTEren hiltze agiria aurkitzen da.
1650. urtean Imiruri herrixkan, Juana DE LEJOSTEren hiltze agiria dago.
1658. urtean Imiruri herrixkan Juan DE LEXOSTE* ren bataiatze agiria aurkitzen da. (Franciscoren semea, baina 1638an hildakoaren semea ezin izan noski, beste Francisco DE LEXOSTE bat izan behar du).
1661. urtean Imiruri herrixkan Pedro DE LEJOSTE ren bataiatze agiria aurkitzen da. (Franciscoren semea)
1691. urtean Imiruri herrixkan Formerio DE LEJOSTE ren bataiatze agiria aurkitzen da. (Juanen semea)
1693. urtean Imiruri herrixkan Simon DE LEJOSTE* ren bataiatze agiria aurkitzen da. (Juanen semea)
1721. urtean Burgosko Briviesca herrian Simon DE LEJOSTE*ren ezkontza agiria azaltzen da.
1724. urtean Burgosko Briviesca herrian maria Josefa Benita DE LIGOSTE bataiatzen da. (Simonen alaba)
1726. urtean Burgosko Briviesca herrian Manuela Casilda DE LEGOSTE bataiatzen da. (Simonen alaba)
1730. urtean Burgosko Briviesca herrian Francisco Jose DE LEJOSTE* bataiatzen da. (Simonen semea)
1740. urtean Burgosko Briviesca herrian, Micaela DE LECOSTEren ezkontza agiria dago. (Simon DE LECOSTEren alaba)
1751. urtean Burgosko Briviesca herrian, Francisco LEJOSTE*ren ezkontza agiria dago. (Simon DE LEJOSTEren semea)
1769. urtean Errioxako Bañares herrian, bataiatze agiri batean Manuel DE LEXOSTE* agertzen da. (Francisco Joseren semea)
1797. urtean Errioxako Ezcaray herrian Pedro Antonio LEJOSTE* bataiatzen dute. (Manuelen semea)
1826. urtean Errioxako Ezcaray herrian Policarpo ALIJOSTE bataiatze agiria azaltzen da. (Pedroren semea)
1829. urtean Errioxako Ezcaray herrian, Simeon ALEJOSTES* bataiatzen dute. (Pedro ALICOSTESen semea dela diote)
1863. urtean Gipuzkoako Tolosa herrian Segundo Gregorio ALIJOSTES* jaio eta bataiatzen da. (Simeonen semea)
* Familiko lerro zuzena, gizonezkoen aldetik datorrena.