Laburbilduz, agiri hauetan agertzen diren abizen aldaketak hauek dira:
DE ELEXOSTE - DE ELEJOSTE - DE ELEGOSTE - DE ELECOSTE - LEJOSTE - ALIJOSTE - ALEJOSTES - ALIJOSTES
Nabari genitzazkeen aldaketa hauetatik, bi dira ohikoenak edo normalean gertatu zitezkeenak: X / J aldaketa, aldaketa fonologiko bati dagokio, eta “DE” gaztelerazko preposizeioaren desagerketa, abizen askotan gertatutakoa da.
Beste eraldaketa guztiak dohainekoak dira, agiriak idazten zituzten pertsonen akatsak seguraski, ahoskatzen zioten abizena gaizki ulertu edo gaizki transkribatuko zuten, eta interesatuek irakurtzen jakingo ez zutenez bere horretan gelditzen zen.