Webgune honen helburua Alijostes abizenaren jatorriaz argibide batzuk azaltzea eta alijostestarrek izan dituzten norabide batzuk aipatzea da.
Alijostes abizena Gipuzkoan, Araban eta Asturiasen agertzen da, dauzkagun datuen arabera. Gipuzkoako eta Arabako alijostestarrak ezagunak gara, gutxi gorabehera, guztiok; baina, Asturiasko adarra ez dugu ezagutzen.
Gure abizen hau, arraro samarra da gure ingurunean, Euskal Herrian. Leku askotan gertatu zait izen abizenak esaterakoan harridura aurpegia jarri dutela, abizenaren bitxitasuna dela eta. Lehen begiradan, esan zitekeen arabiar kutsua duela, baina beste jatorri hurbilago bat du. Hain zuzen ere, badirudi, Trebiñu konterrian sortu zela. Lehen aztarna, 1593. urtean, Trebiñu herriko zentso batean agertzen zaigu, de Elexoste forman.
Hurrengo ataletan abizenaren nondik norakoak argitzen saiatuko naiz.