Ahozko literatura: Noizbait inoren ahotik irten dena eta oroitzapen kolektiboak gorde duena.
(M. Eliade)
Zer adierazten dute beheko bi esaera horiek? Zergatik esaten zaie esaera zahar edo atsotitz zuen ustez? Noiz eta zergatik sortu ziren atsotitzek?
Horrelako galderak eta gehiago erantzun ahal izango dituzue sekuentzia hau jorratu eta gero.Unitate honetan atsotitzak landuko dituzue, jolastu eta komiki digitalak sortuko dituzue; esaera zaharrak istorio bihurtu eta zuen ohituretara eta gaur egungo bizimodura ekarriko dituzue. Baina horrekin batera atsotitzek dituzten hizkuntza baliabideak aztertuko dituzue. Zer deritzozue?
Gaztelania arloko unitatea jorratzen baduzue (Nuestro Refranero) hor ere atsotitzak landuko dituzue, gai zehatz baten inguruan, emakumearen inguruan, alegia eta atsotitzak berregokitu eta gaurkotuko dituzue gaurko gizartearen arabera.
Beraz, unitate honetan lantzen duzuena baliagarria izango zaizue gaztelaniako unitatea jorratzeko. Batean zein bestean errefrau, atsotitz, esaera zaharrak nonahi eta nagusi!
HASTEKO...
Zer atsotitz dakizue euskaraz? Baietz honakoak amaitzen jakin!
“Dagoenean bon bon, ez dagoenean _ _ _ _.”
“A zer parea, karakola eta _ _ _ _ _!”
“Geroa, alferraren _ _ _ _ _”
Besterik, zein dakizue? Lauko taldean bilduta, dakizkizuen atsotitzak idatziko dituzue. Gero, talde handian aztertuko dituzue bildu dituzuen atsotitzak.
Zenbat atsotitz jakin dituzue? Zer ezaugarri dituzte? Baietz denon artean lauzpabost ezaugarri esan!
Nola moldatu zarete? Lasai, sekuentzian zehar zenbat gura atsotitz irakurtzeko eta ikasteko aukera izango duzue eta! Zoazte hurrengo jarduerara.