Hizkuntza baliabide berdinak, metaforak, sinonimoak, hitz hoskideak, errima … erabiltzen dituzte beste hizkuntzetako atsotitzek ere? Eta errefrauak hizkuntza batean eta bestean errepikatu egiten dira? Itzulpenak dira? Baliokideak? Azter ditzagun, bada, ikuspegi orokorra izateko.
Gotzon Garate euskal idazle, historialari eta irakasle handiak atsotitzen inguruan egindako lana izango da ikerketarako erabiliko duzuen tresna. Helbide honetan duzue: http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm
Bertan arakatu eta ikusi beste hizkuntzetan, gaztelaniaz eta ingelesez, nola ematen diren atsotitz horiek eta zer-nolako baliabideak dituzten.
Prozedura:
- Hiruko taldeak egin.
- 2. jarduerako zerrendatik gustukoen dituzuen atsotitzak aukeratu eta ikusi ea baliokiderik duten gaztelaniaz eta ingelesez. Edo gaztelaniako unitatea badarabilzue, 3.1 eta 3.4 jardueretako atsotitzen baliokideak eman euskaraz.
- Aztertu gaztelaniako eta ingeleseko atsotitzek zer-nolako hizkuntza-baliabideak erabiltzen dituzten.
- Konparatu hiru hizkuntzetako atsotitzak. Datuak jaso behaketa orri honetan.
- Talde handian hitz egin behaketaren inguruan eta ondorioak bildu.
Zer ondorio atera duzue? Zer gertatzen da beste hizkuntzetan? Hizkuntzen arabera badago alderik? Baliabide berdinak erabiltzen dituzte hizkuntza guztiek? Zer esango zeniokete atsotitzei buruz ezer ez dakien pertsona bati?