Aurreko jardueran, atsotitz berriak ikasi dituzue, seguru. Batzuk bitxiak, beste batzuk, agian, ulertzeko zailak… eta zuen gustuko bi aukeratu dituzue. Gaiei erreparatu diezue? Gaiak zeintzuk diren jakin beharko genuke atsotitzen ezaugarriak hobeto zehazteko.
Sarreran adierazi dugun bezala, sekuentzia honekin batera gaztelaniakoa lantzen ari bazarete, emakumea nola ageri den islatuta aztertuko duzue. Emakumea atsotitzetan sarri errepikatzen den gaia da, bai. Baina zeintzuk dira beste gaiak?
Jarduera hau egiteko honako urrats hauek bete:
1. Elkartu hirunaka.
2. Banatu zerrenda honetako atsotitzak taldeen artean
3. Atsotitzak aztertu. Talde bakoitzak berari egokitu zaizkion esaera zaharren esanahiari erreparatuko dio eta gaika antolatuko ditu txantiloi honetan .
4. Zer ondorio atera duzue? Zer esan dezakezue atsotitz eta esaera zaharren gaiei buruz? Eta emakumea nola ageri da atsotitzetan? Zer antzeman duzue gaztelaniako unitatea lantzen ari bazarete?
5. Idatzi zuen ondorioak hemen.