Eta hizkuntzari dagokionez, zer esan daiteke? Hasieratik bertatik konturatu zarete hizkera berezia dutela atsotitzek, ezta? Baina nolako baliabideak ageri ohi dira atsotitzetan? Nolako hizkuntza ezaugarriak baliatzen dituzte?
" Kalean uso, etxean otso" esaera entzuten baduzue, zer esan dezakezue atsotitz honetaz formari erreparatuta? Bertso moldea du? Bi atal ditu? Trinkoa da? Elipsiduna? Zentzu metaforikoa du? Hoskidetasuna du? Antitesia du? Zenbat bai erantzun dituzue?
Jarduera honetan atsotitzetako hizkuntza-baliabideak aztertuko dituzue. Forma eta edukiari, biei, erreparatuko diezue.
Bikoteka elkartu.
Irakurri arretaz informazio orri hau. Bertan, baliabide estilistikoen inguruko azalpenak eta adibideak dituzue.
Aukeratu Atsotitzen zerrendako (2. jarduera) hamabost bat , nahi dituzuenak. Eta idatzi honako behaketa orri honetan.
Identifikatu atsotitz horien baliabide estilistikoak eta datuak jaso erregistro orrian.
Azaldu talde handian egin duzuen analisia eta bildu analisi guztiak.
Azkenik, zerrendatu dituzuen atsotitzak eta baliabideak word dokumentu bakar batean jaso eta azken ekoizpenean, komikiekin batera (horma-irudian zein liburu digitalean) eranskin gisa gehitu. Horra euskal atsotitzen hizkuntza baliabideen inguruko analisia. Zeuona!