Oinarrizko hastapenak
Liburutegia batik-bat ikaskuntzarako toki bat da. Komunikaziorako elkar gune bat, prozesu pedagogikoan parte hartzen duena, ikasleei laguntza emateko baliogarria da. Ikaslearen erantzunkizun eta autonomian laguntzen du.
Liburutegian era guztietako materialea dago: bibliografikoak, argibidekoak eta didaktikoak generalean. Ez dugu aurkituko parean idatzirik dagoen informazioa soilik ( liburuak, aldizkariak, egunkariak) baizik eta informazioa aurkitu daitekeen euskarri guztiak: Informatikoak,grabaketarakoak, ikus-entzunezkoak etb…funts hauek guztiak eskola erkidegoko zerbitzura daude eta ikaslego guztiaren berdintasuna bultzatzen dute.
Liburutegiko kudeaketa irakasle-liburuzain baten bitartez egiten da, ikastetxeko beste irakasle guztiekin harremanetan dagoena.
Liburutegia,Abies liburutegien kudeaketaren programa barruan automatizatuta dago. Automatizazio honek ikasleen eta irakasleen informazio bereganatzea errazten du, kudeaketaren funtsean laguntzen duelarik.