1.Alea

Eskola eta jantokiko aldizkariaren lehen zenbakia eskuragarri

jantokian gelditzen diren 6. mailako ikasle batzuek jantoki bera, eta, orokorrean, eskolari buruzko informazio ezberdina eskaintzen duen aldizkari bat kaleratzera animatu dira; denborapasak, elakarrizketak, elikadurari buruzko artikuloak, kirolak, eta humorea ere aurkitu ahal izango ditugu. Guztion partehartzea ezinbestekoa da aldizkariak zentzua izan dezan; hala izanda, ikasleak, hezitzaileak, jantokiko begiraleak, garbitzaileak, sukalde-pertsonala… guztioi luzatzen dizuegu zuen aportazioak bidaltzeko gonbidapena: bizipenak, iradokizunak, marrazkiak, argazkiak, errezetak, ipuinak, txisteak edo bururatzen zaizuen edozer. Zuen aportazioak uzteko, kutxa bat izango duzue jantokiaren bulegoan.

Eskerrik asko, eta zorionak ikasle hauei, burutu duten lan zoragarriarengatik, eta, lehenengo aldizkari eder honengatik!!!!

Aldizkaria1.pdf