Bizikidetzaren Behatokia

Orain dela urte batzuk Bizikidetzaren Plangintza (2009-2010) egin zenean gure eskolako komunitatearen ordezkarien taldeari “Bizkikidetzaren behatokia” deritzogu.

Gaur egun talde hau 3 zikloko bi ikasle, hiru amak, Lehen Hezkuntzako bi ikaslek eta Haur Hezkuntzako batek, bi irakaslek, jantokiko arduradunak, Hezkuntz laguntza especialistak, aholkulariak eta Ikasketa buruak osatzen dute.

Bere helburuak hauexek dira::

1.- Bizikidetzaren Plangintzaren helburuak betetzeko diseinatu ziren ekintzak martxan jarri..Zehazki, 2011-2012 ikasturtean proposatutako azken helburua daratuko da, hau da, “ Pertsonen arteko harremanak sustatu Eskola komunitateko kideen artean”.

2.- Eskolan antzematen diren bizikidetzaren arazoen aurrean irtenbideak proposatu.

3.- Prozesua ebaluatu eta kurtso bukaeraren memoria egin.

Talde hau hilean behin biltzen da ordubeteko saioetan eta denon artean adostutako asteko egunean. Ikasturte honetan egun aukeratua ostirala izan da 16:00etatik 17:00etara