2 Urteko Gela

Bi urteko umeentzat San Martin eskolak bi gela argitsu, handiak eta primeran hornituta eskaintzen ditu umeen psikologiko, fisiko eta adimen gaitasunak garatzeko.

Helburu nagusi hau lortzeko azken material didaktikoak ditugu.

Haur eskolako eraikuntzan zerbitsu guztiak izango dituzte haurrek : aniztasun gela handi bat, ikus-entzunezko gelak, liburutegia, psikomotrizitate gela, jolas guneak eta datorren ikasturtetik aurrera jantokia, eraikuntza berean, bakarrik haur eskolakoek erabiltzeko.

Ordutegi zabala eta malgua izango da gurasoen ardura errazteko.