Ekodelegatuak

Kaixo lagunok!

Gure buletinarekin hemen gaude. Hau buletin 0 da. Hurrengoentzat eredu izango da. Ikastaro honetan

“Energia eta aldaketa klimatikoa”izango da jorratuko dugun gaia. Orain dela 6 urte gai hau landu zen. Dena den, aurten ere gai

hau landuko dugu handik honaino ikastetxe asko Agenda Eskolar 21 proiektuan sartu garelako.

Ikasleen batzordea.

Batzorde honetan 4. ,5. eta 6.mailako ikasleen ordezkariak daude.

Txoko berde nagusia.

Txoko berdea Agenda Eskolar 21-i buruzko informazio garrantzitsua kokatzen dugun lekua da. Pasa den ikastarotik

aurrera eraikin nagusiko 2. solairuko erdiko aldean dago: informatika gelaren aldamenean, hain zuzen ere.

Gelako txoko berdea.

Aurten esperientzia berria abian jarriko dugu: gelako txoko berdea. Ikasleen komiteak zueieman nahi dizue informazioa

kokatzeko lekua izango da. Gelan bertan edo pasabidean, atearen ondoan, kokatuta egongo da. “Gure Ekomartintxo” buletina han jarriko dugu. Horretaz aparte ikasleok egingo ditugun lan idatziak, marrazkiak... eta boletinean ez daudenak eta klase horretako ikasleek egingo dutenak ere han itsatsiko dituzte.

“Gure Ekomartintxo” boletina.

Hilabetero egingo dugu. Ikasleok egindako lan, berri eta gaiak bilduko ditugu eta Web orri helbideak ere idatziko ditugu. Gure

txoko berdean eta tutoretzan Agenda Eskolar 21-i buruzko gaiak lantzeko momentuen adar nagusia izango da.

Ikastetxeko web orria.

Kanpora, sarera, mundura irten nahi dugu. Horretarako gure web orria erabiliko dugu. Han gure esparrua edukiko dugu.


Boletin hau CEP San Martin-eko LHI Agenda 21-ekoikasleen komitearen komunikazio tresna da

Ez nazazu inprimatu beharrezkoa ez bada. Babestu dezagun Ingurumena