Thatquiz (https://www.thatquiz.org/eu/ ) gehienbat matematikari zuzendutako web orri bat da. Ariketa edota tarea pila bat sortu ditzakegu oso modu errazean, eta momentuan emaitzak ikusi.
Gainera, irakasle bezala erregistratu gaitezke, eta gure ariketa edo azterketa propioak egin, eta ikasleen emaitzak momentuan jaso.
Azterketen emaitzen laburpena, akats ohikoenak zeintzuk diren, eta ikasle bakoitzak egindako akatsak eta estatistikak eskura izango ditugu:
BIDEOTUTORIALAK
Hurrengo bideoan, Thatquizeko web orritik zelan ibili eta irakasle bezala eman beharreko pausoak ikusiko ditugu (bideoan gaztelaniako bertsioa ageri da, euskarakoa orain dela gutzi argitaratu da eta):
Azterketa konpletotxoagoak egiteko aukera ere badugu, edota beste irakasleek sortutakoak erabiltzeko ere, ondoko bideoan azaltzen den bezala: