Geletarako material oso erabilgarri eta interesanteak Daniel Mentrard -en webgunean topa ditzakegu.
Frantzesez daude materialak, baina horietako asko Gauss Proiektuan itzuli ziren gaztelerara, eta oso erraz itzuli ditzakegu euskarara nahi izatekotan.
Kontuz izan behar dugu JAVAk ematen dituen arazoak dela eta HTML5en programatzen hasi behar izan zuten. Hori dela eta, lan ugari ikusteko aukera galdu egin da. Hementxe lan berriak eta ederto ikus daitezkeenak.
Orain dela urtebete, Danielek Geogebra utzi eta beste programa batera pasatzea erabaki du. Programa barri hori Desmos da. Danielen materialak oraindik asko Geogebrarekin daude (lehengoak) baina barriak Desmosekin eginda egongo dira. Ala ere, material sorta oso interesgarria.
Koordenatu kartesiarrak: Non dago marigorringoa?
Zenbaki hamartarrak ordenatzen
Loreak eta zatikiak