Jokoaren bidez, modu erakargarrian aljebra ikasteko aplikazioa da Dragon Box. 10 kapitulo ditu, eta horietako bakoitza 20 pantailetan dago banatuta.
Euskaraz lan egiteko aukera du.
Duen pega bakarra da ordaindu egin behar dela. App Storetik (8,99€) edo Google Play-tik (9,14€) jaitsi daiteke.
Galdetegi formatuko jokoak sortzeko edota jolasteko aplikazioa.
Arbelean galderak proiektatuko ditugu, eta ikasleek beste gailu batean (telefonoan, tabletean edo ordenagailuan) emango dute erantzuna.
Besteen lanak berrerabiltzeko aukera.
Gure lanak publiko edo era pribatuan gorde ditzakegu.
Oso intuitiboa da, baina badaezpadan, hementxe duzue KAHOOT ikasliburua.
Jolastuz ikasi webgune bat da matematika, euskara, inguru eta beste gai batzuk lantzeko jokoak dituena. Hona hemen horietako batzuk:
Gorputzeko organo bat
Zer erabili zenuen garbitzeko?