Baina irudi horietan eskala zuzena da? Hori aztertuko dugu jarduera honetan.
Datuak jasotzen
Zeintzuk dira planeten diametroak? eta eguzkiarena?
Classroomoen bidez zuen balioak bildu ditugu, eta gutxi gora behera ondokoak dira:
Maketarako lehenengo pausoak
Eguzki sistemaren maketa egingo dugu. Saskibaloiko baloia izango da eguzkia. Zein izango da gure maketaren eskala?
Saskibaloiko baloiaren dimentsioak zeintzuk dira? Ofizialki dimentsio konkretu batzuk izan behar ditu?
23 - 24cm
Gelan dugun baloiak dimentsio horiek betetzen ditu? Zer motako neurketa egin behar dugu? Zer erreminta erabiliko dugu kalkulatzeko?
Zirkunferentziaren diametroa aldatzean, zirkunferentziaren inguruan dagoen sokaren luzera zein den ikusten joan gara. Hementxe daude lortutako balioak:
Ondoko ondoriora ailegatu gara:
r: erradioa
D: diametroa
Eta zein izango ete da gure saskibaloiko baloiaren diametroa?
Jonek eta Joanek baloiaren luzera neurtu egin dute: 75cm
Luzera 75cm dela jakinik diametroa kalkulatzeko...
Eskalatzen
Gure maketan, saskibaloiko baloia izango da eguzkia. Bere diametroa aurreko etapan 24cm-koa dela ikusi dugu. Zein izango da planeten diametroa?
Eguzki sistema.pdf
Hiru erregelarekin, maketako planeten diametroak kalkulatu ditugu:
Egokia da eskala?
Oso txikiak geratuko lirateke planetak, ezta? adibidez, begiratu merkurio zelakoa geratuko litzatekeen...gai gara horrelako planetatxoa plastilinarekin egiteko?
Har dezagun fitball baloia. Zein da bere diametroa?
Oraingoan, maketako diametroak kalkulatzeko Driveko kalkulu orria erabiliko dugu. Ikusiko duzue zelako askar egiten dituen kalkuluak:
Eguzki sistema eskalak
Maketa egiten
Maketa egiten hasiko gara. Tenis pilota, pinpon pilota, kanikak...erabiliko ditugu, baita plastilina ere.
Zer erreminta erabiliko dugu plana txikien dimentsioak neurtzeko? Kalibrea
Gure maketa gelan sartuko da? patioan?
Zein distantziatara daude planetak eguzkitik?
Gure maketan zein distantziatara egongo lirateke?
Gure maketa gure gelan sartuko litzateke? eta patioan?
Eguzki sistema tamaina eta distantzia
Ikus ditzagun ditzagun distantzia horrek mapa batean
Aurreko webgunean, gure eguzkia non kokatu nahi dugun adierazi behar dugu. Puntuaren gps koordenatuak behar ditugu; eta hori ondoko webgunean lortuko dugu: