Teknologia berriei esker informazio pilo bat dute gure ikasleek eskura, mundu handi bat ikasteko, aztertzeko, pentsatzeko, bere ideiak antolatzeko, ausnartzeko... ez eskolan bakarrik, baita etxean ere, edozein tokitan.
Baina bilaketa edota ikasketa horretan gu izan behar gara gidari, eta jakinduriaren zuhaitzaren adarrak hedatu eta sustraiak ondo finkatzen direla bermatu behar dugu.
Nola erabiltzen ditugu baina teknologia berri horrek?
Ikus dezagun ba zelako onurak ekar ditzaketen teknologia berriek, eta nola erabil ditzakegun gure ikasleekin eta ikasleentzako.