Gauss Proiektua Eskola 2.0 kontestuaren barruan sortu zan. Item eta baliabide osagarrien bilduma da, eta Lehen hezkuntzarako, DBHrako eta Batxilergorako materialak ditugu, deskargatzeko eta era lokalean lan egiteko aukera ematen digute.
Orokorrean, item didaktikoetan, zera izango dugu: GeoGebrarekin eraikitako jarduera, sarrera bat, erabilerarako hainbat instrukzio, eta galdetegi bat ikasleek Geogebra jardueraren laguntzaz erantzun beharko dutena.
Jarduera asko gustatu zitzaigun mintegian, eta bideoa prestatu genuen 1DBHko ikasleentzat:
Eta gure ikasleekin hori egitera animatzen bagara?
Eta koreografia bat egiteko moduan aurkitzen bagara...beitu zelako simetrikoa:
Jone Uriaren eskutik bertso formatuan simetria definituz: