“FAMOUS BUILDINGS”en MAKETAK
4.MAILAKO IKASLEAK INGELESEKO IKASGAIAN “FAMOUS BUILDING”S EN MAKETAK EGIN DITUZTE
Kanpezuko ikastolan, bigarren hiruilabetean, laugarren mailako ikasleak Ingelesan “Famous builgings”en gaia amaitzeko maketa batzuk osatu dituzte. Banaka eraiki diren maketak hauek dira: The Leaning Tower, The Big Ben, The Coliseum, The Statue of Liberty, The Sultan Ahmet, The Great Wall eta The Tower Bridge.
Horretarako, Bea, ingeleseko irakasleak batzuentzat fotokopiak banatu ditu eraikuntza famatuen irudi eta jarraibideekin, beste batzuk ordea material birziklatua (plastikozko botila, kartoia, tutuak…) erabili dute. Hau dena aurrera eramateko kola txuria, arkatza, erregela, puntzoia eta guraizeak erabili dira. Taldean Stonehenge bat ere sortu dute, menditik harriak ekarriz. Lau saiotan maketak osatu dira eta ikaragarri politak gelditu dira!
“Irudimenarekin leku askotara bidaitzeko aukera egon da”. Ikastolako pasabidean erakusketa bat antolatu da, Aste Santurarte ikusgai egon dena. Maketaren egilearen argazkiaz aparte benetako eraikuntza non dagoen, noiz egin zen, nork eraiki zuen, zer materialarekin egin zen, zer erabilera izan zuen eta hainbat bitxikeri aipatzen dira. Maketa hauek egiten laugarren mailako ikasleak asko disfrutatu dute eta oso harro daude egindako lanarekin.
Laugarren mailako ikasleak.