DRONAK, ELEKTROIMANAK ETA MOTORE ELEKTRIKOAK SORTZEN
Elektroimana
Elektroimana egiteko, burdinezko nukleo bat (torloju bat) eta haren inguruan biribilkatu dugun kobrezko haria erabili dugu. Horrekin batera, hariaren muturretara lotu dugun 4,5v-ko pila bat erabili dugu. Korronte elektrikoak nukleoren barrutik igarotzean, eremu magnetikoa sortzen du. Hau da, torlojua imana bihurtzen du. Gainera, etangailu bat zirkuituan sartu dugu, imana aktibatzeko eta desaktibatzeko aukera izan dugularik.
Motore elektrikoa
Motore elektrikoa eraikitzeko Lehenengo pausua errotorea egitea izan da. Horretarako, kobrezko haria biribilkatu dugu, argazkian ikusten den forma izan duen arte. Ondoren, bi alanbre zatiei forma eman diegu euskarri gisa funtziona dezaten. Alanbreen eginkizuna, errotorea eustea eta korrontea transmititzea izan da. Gero, alanbrea kable batzuekin kontaktuan jarri dugu, eta egurrezko taula batera lotu dugu. Azkenik, kableak pilara konektatu ditugu eta imana errotorearen azpian jarri dugu. Errotoreari bultzada txiki bat eman eta birarazte lortu dugu.
Baina, zergatik biratzen du? Korronte elektrikoa errotorearen barrutik igarotzean, elektrizatearen eta imanak sortzen duen eremu magnetikoaren interakzioak, indarra sortzen du errotorea mugiaraziz. Horrela funtzionatzen dute gure inguruan ditugun motore elektriko gehienak.
Dronak:
Bestalde, aurten Airwooden zurezko dron piezen kit batekin, dron txiki batzuk eraiki ditugu. Baina gidatu ahal izateko ingelesez zeuden argibideak euskarara itzuli genituen. Azkenik, heganaraziz frogatu genituen erronka ezberdinen bidez; lurretik mahai edota ahulkietara igoaraziz adibidez. Zenbait arazo eduki genituen haien artean, piezen apurketa eta dron baten helize bat ez zuela modu egokian biratzen, esan daiteke, helizea etengabe biratzen ari zela. Haien artean batzuk konpondu ezin izan genituen arren, esate baterako helizearena; beste batzuk erraz konpodu ahal izan genituen, pieza apurtuak silikonarekin itsatsita besteak beste.
ONDORIOAK
Guri dronak muntatzea eta haiekin hegaldiak egitea asko gustatu zaigu, dronak nola funtzionatzen duten ikasi dugulako, baita hauek nola hegan egiten duten ere. Oso entretenigarria iruditu zaigu hauekin ibiltzea eta pilotatzea. Naiz eta oso dibertigarria izan, hainbat egun pasa behar izan genituen nola funtzionatzen zuten eta kontrolak ikasten. Arazo batzuk izan eta denbora nahikotxo behar izan bagenuen ere ondo pilotatzen ikasteko, guri esperientzia hau asko gustatu zaigu eta espero dugu hurrengo urtean laugarren mailan egongo direnak jarduera hau errepikatu ahal izatea.