Ingurunen landareen gaia modu desberdinetan ikasi dugu. Hasieran, taldeko lana egin dugu landareen atalak eta funtzioak ikasteko. Talde bakoitzak zati bat prestatu du, ondoren besteei aurkezteko eta azaltzeko. Landareen ugalketa, landareen atalak, harreman funtzioa eta landareen nutrizioa izan dira ikasitakoak.
Landareen ugalketari buruz ikasi dugu, sepaloa, petaloa, pistiloa eta lorezilak zer egiten duten. Landareen atalei buruz ikasi dugu, sustraiak, zurtoina eta hostoak landareek zertarako erabiltzen dituzten. Landareen harreman funtzioari buruz ikasi dugu, landareak eta animaliak oso desberdinak direla. Landareen nutrizioari buruz ikasi dugu, fotosintesiak zer egiten duen, nola elikatzen diren landareak eta landareen garrantzia.
Landareen inguruko informazioa landuta, haziak ereiteko garaia iritsi da. Horretarako, bakoitzak etxetik nahi zituen haziak ekarri ditu: dilistak, txitxirioak eta babarrunak.
Bakoitzak bere potetxoetan urarekin bustitako kotoia jarri dugu, gainean haziak bota eta berriz kotoiarekin estali ditugu. Aldi berean, taldeka, poltsa garden batean prozesu bera egin dugu; hau da, kotoi bustia jarri, haziak sartu eta kotoi gehiagoz estali. Egun batzuen buruan laster hasi dira hazietatik landaretxoak ateratzen. Aste batzuk pasa ondoren, lorontzietan landatu ditugu ateratako landareak, eta aurrerago baratzera jeitsiko ditugu taldekoak. Bakarka landatutakoak etxera eraman ditugu.
Azkenik, amaitzeko bi esperimentu ere egin ditugu: bata, harreman funtzioa ikusteko landarea laberinto moduko batean jarri dugu ea argirantz joaten den ikusteko eta egia dela konprobatu dugu. Bestean haziak 5 pote desberdinetan jarri ditugu: batean ura bakarrik, beste batean eguzkia bakarrik, beste batean ur asko, beste batean eguzkia eta ura eta azkenekoan ez eguzki ezta urik ere. Denetan ez dira hazi, ikasi dugu ura eta eguzkia tamainan behar dituztela, baina bihak behar beharrezkoak direla.
3.maila