Kaixo, gu DBH1 eko ikasleak gara eta 20/21 ikasturtean, musika ikasgaian egindako RAP proiektuari buruz informazioa emango dizuegu. Urrtarilaren 13an hasi ginen proiektu honekin eta hilabete batean egon gara prestatzen. 6 pertsonetako hiru talde egin genituen, bi RAP euskaraz eta beste bat gaztelaniaz.
RAPa prestazeko prozesuan ondorengo pausuak jarraitu genituen. Lehenik eta behin, gaia eta hizkuntza adostu genituen, gai sozialak aukeratu genituen, adibidez: sare sozialak, bullying-a, berdintasuna, identitate sexuala etab. Ondoren, letra idatzi, audioa grabatu, eta bideoklipa grabatu genuen. Amaitzeko, Webideorekin bideoak editatu genituen.
Proiektua egin dugun bitartean, hainbat guaza ikasi eta hobetu ditugu, hala nola, bideoak editatzen, bideoak ordenagailura igotzen, taldean hobeto lan egiten, besteei entzuten, besteen iritziak errespetatzen etab.
Proiektua bukatu ondoren, bi astetara, Beatboxer bat eta RAPera bat etorri ziren haien lanak nola ziren azaltzera. Orodreth, Euskal Herriko txapelduna eta La Basu, Euskal Herrikoa ere. Tailerrean, Beatboxa egiten ikasi genuen eta Hip Hop kulturaren inguruan hitz egiten egon ginen. La Basurekin, bere bizitza nolakoa den azaldu zigun, eta baita abesti batzuk abestu zizkigun. Amaitzeko Beatboxerra eta RAPera batera abesti bat abestu ziguten, oso polita.
Oso ondo pasatu dugu eta errepikatzeko asmoz gelditu gaude. Hona hemen egin genituen RAPak:
La amistad
La amistad cuando es sincera,
supera cualquier barrera,
no importa la distancia,
el tiempo o la discrepancia.
Es un lazo que si es fuerte,
no lo rompe ni la muerte;
es un tesoro valioso,
único y fabuloso.
El amigo da perdón,
alegría y comprensión.
Tu amistad valiosa
valoro más que otra cosa.
Miren Arriaga Eraso
DBH1
Martxoaren 3a gure gelan
Martxoaren 3an, (Euskaran)Ametsek, gai honi buruz hitz egin zigun: helburua arabako historia hurbilaz jakitun izatea eta ahozkotasuna lantzea izan zen. Esperientzia honi buruz aldizkarian idazteko proposatu zigun, eta guk baietz esan genion.
Horretarako, senideei galdetu behar genien zer oroitzen zuten 1976ko martxoaren 3 gertatutakoaz. Aitzakia ederra izan zen, telefonoak astintzeko eta aspaldi harremanetan ez geunden senitartekoekin harremanetan jartzeko.
Gertakarion gainean jardutea ez zen aitzakia bat besterik izan, aitona-amona, osaba-izeba, lagun etab.ekin hitz egiteko.
Senide zein lagunek, prestutasun osoz erantzun zituzten gure galderak. Ho nek ordea, arazotxo bat sortzen zigun: Testigantza gehienak gaztelaniaz jaso genituen eta eskolan euskaraz esan behar genituen. Urduritasunak urduritasun: jasotakoak euskaraz adierazi genituen. Konturatzerako Arabako historia hurbilaz hitz egiten ari ginen.
Irakasleari esker, jakin genuen M3ari erreferentzia egiten zioten zenbait abesti etab. sortu zirela, gertakarien gauean bertan Lluis LLachek konposatutako Campanades a Mortsetik hasi eta 2021 urtean M.D. Manek inprobisatutako 3 de marzo barne.
Hau egin ondoren, bigarren atala zetorren. Eskolan egindako hori aldizkarian adieraztea. Horretarako, 3 taldetan banatu ginen. Batzuk, informazio orokorra bilatu gaiari buruz, besteok testigantzak batu genituen eta beste batzuk erredazkio lanak egin ditugu.
Honekin klaseak askoz dibertigarriagoak izan dira eta askoz gehiago gozatu ditugu. Eta senideekin harremanak estutzeko balio izan du.
Eta zer ikasi dugu martxoaren 3aren gainean? Labur-labur.
1976ko martxoaren 3an, poliziak sarraskia egin zuen Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan. Barruan batuta zauden langileak greba bat antolatzeko. Poliziak gas negar eragilea eliza barrura bota zieten atera zitezen eta elizatik ateratzen ari zirela, langileak tirokatu zituzten. 5 langile hil eta 150 zauritu zituzten.
Oraingoz ez dago epairik, beraz, ez dago sarraski hau egiteagatik epaitutako inor. Egun hartan:17 urte zituen Francisco Aznar Clemente ;19 urte zituen Romualdo Barroso Chaparro; 32 urte zituen Jose Castillo García; eta 30 urte zituen Bienvenido Pereda Moral; hil zituzten.
Testigantzetatik jasotakoak
Eliza barruan egon zen jende asko bizirik dago eta memorian bizi-bizirik dute martxoaren 3a eta ondorengo egunak.
Inguruan galdetuta lehen eskuko zenbait testigantza jaso ditugu, eskerrak eman nahi dizkiegu senide eta ezagunei, gure galderei hain jator erantzun dietelako eta idatziz adieraztea hain zaila den sentikortasuna eta goxotasuna sentiarazi digutelako.
Lekukotasunei ezker, jakin dugu; Gasteizen ezezik Eibarren, Beasainen, Barakaldon… etab.etan ere martxoaren 3an gertatutakoa salatu zutela eta protesta horietan Basaurin eta Tarragonan, beste bi pertsona hil zituztela.
Mendialdean ordea, ez zuen zuzenean eraginik izan, ez omen zen protestarik antolatu, guk dakigunez. Baina badakigu Gasteizen egun horietan Mendialdeko jendea ere egon zela. Errealiate hau gaztetxo zela bizi izan zuen testigantzak adierazten dituen audio bat ekarriko dugu hona eta bere izena anonimotasunean gordetzeko eskatu digu elkarrizketatuak; bere ahotsa, egun haietan gertatutakoa ikusi zuten pertsona askorena izan daitekeelako eta bere hausnarketak ere plazaratzen dizkigulako.
Jakin dugu, M3 interpretazio zentru bat egin nahi dutela eta bertara datorren urtean joatea gustatuko litzaiguke.