HELBURUA
Hezkuntza Sailak bere ikastetxe publikoei eskainiko dien software librean oinarritutako ikasketa plataforma berria probatzea, hobekuntza ekarpenak proposatzeko.
ZERTARAKO?
Ikastetxeen alfabetatze digital integralean aurrera egitea.
Digitalizazio etiko eta arduratsu baten alde egitea; bereziki babestu beharreko datuen segurtasuna bermatuz, horretarako zerbitzari propioez baliatuz.
Ikaskuntzaren kudeaketarako sistema
Eskaintzen diren beste hezkuntza-plataforma batzuei antzeko irtenbide teknologikoak eskainiko dizkie, ikastetxeek baldintza berdinetan aukeratzen dituztela bermatuz, eta beste plataforma batzuetako ikasleak inportatzeko aukera ere jasoko du.
Software libreko aplikazioz osatutako hezkuntza digital integraleko plataforma da, eta gai izango da ikastetxeen behar teknologikoak asetzeko eta osatzeko.
IRADI plataformaren osagai nagusiak:
IKASGELA BIRTUALA (Moodle), Bideobilerak (BigBlueButton).
IKASLAN (Nextcloud): biltegia, ofimatika (CollaboraOnline), egutegia, inprimakiak, txat gunea...
POSTA
PARTEHARTZAILEAK
Tresnen osagarritasunaren eta ikastetxeen autonomiaren printzipioa errespetatuz, ikastetxe jakin batzuetan hezkuntza digital integraleko plataforma bat garatzeko proiektu pilotu da.
Hezkuntza Sailaren bidez dagozkion giza baliabideak, baliabide informatikoak eta prestakuntzak bermatuko dira.
2023-2024 ikasturtean Euskadiko 6 ikastetxe publikok sartu ziren proiektu pilotu honetan; lurralde, etapa eta tamaina ezberdinetakoak:
IES Elorrio BHI (Elorrio)
CEIP Mendia HLHI (Balmaseda)
CEIP Txomin Aresti HLHI (Leioa)
CEIP Aitxuri HLHI (Zegama)
IES Koldo Mitxelena BHI (Gasteiz)
IES Urola Ikastola BHI (Azpeitia)
2024-2025 ikasturtean beste 6 ikastetxe publikok sartu ziren proiektu pilotu honetan; lurralde, etapa eta tamaina ezberdinetakoak:
Ramiro de Maeztu HLHI (Oion)
IES Unamuno BHI (Bilbao)
Antigua-Luberri BHI (Donostia)
Hirubide BHI (Irun)
IES Lizardi BHI (Zarautz)
2025-2026 ikasturtean beste zenbait ikastetxe publikok sartu ziren proiektu pilotu honetan; lurralde, etapa eta tamaina ezberdinetakoak:. Hauek dira gaur pilotajean dauden ikastetxeak:
Arrasate BHI, Aitxuri HLHI, Orokieta HLHI, IES Xabier Zubiri Mateo BHI, Talaia HLHI, IES Lizardi BHI, Mendebaldea BHI, Dolores Ibarruri BHI, Antigua-Luberri BHI, Arriagako Haritza eskola, Plaentxi HLHI, Markina BHI, IES Muskiz BHI, Aldaialde IPI, Durango BHI, Lardizabal HLHI, IES Miguel de Unamuno BHI, Lauaizeta Ikastola BHI, Elorrio BHI, Miguel de Unamuno BHI, Beasain BHI, Koldo Mitxelena BHI, IES Hirubide BHI, IES Azkoiti BHI eta Mendia HLHI
PROIEKTUAREN KUDEAKETA
KOORDINAZIOA: Berritzegune Nagusiko Digitalizazio taldea
KUDEAKETA TEKNIKOA ETA DISEINUA: EJIE, ISEI-IVEI
MANTENUA: CAU
TESTATZAILEAK: ikastetxeak