Hitzez ekiteko garaia da
Abenduaren lehenengo astean KMko langile eta ikasleok Euskaldiarekin eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin genuen. Herri-kirolak, photocalla eta pintxoak izan genituen ospatzeko.
Zeri kantatzen diogu euskaldunok?
Atzo Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izan ziren gurean Batxi 1eko ikasleekin. Historian zehar euskaldunok abestietan landutako gaiei buruz hausnartu zuten, hainbat ikuspegi izpide hartuta: generoa, migrazioa... Eskerrik asko hain emanaldi polita eskaintzeagatik!
ETA EUSKARARIK GABE, ZER?
Apirilaren 21ean Mintzakafea antolatu genuen Batxilergoko ikasle guztiekin. Esparru ezberdinetako 18 gonbidatu izan genituen gurean, ikasleekin solasean ibili zirenak.