Ikastetxean euskararen erabilera eta ikasleen partehartzea bultzatzeko, euskara batzordeak sortu ohi dira urtero. Partehartzea borondatezkoa da: Koldo Mitxelena euskaldunagoa izaten lagundu nahi duen edonok parte har dezake, ikasle nahiz irakasle. Bilera gehienak irakastorduetatik kanpo egiten dira, beraz, horrelako dinamikekin gizarte eta kultur ekintzetan bolondres jarduteko jarrera ere bultzatzen dela pentsatzen dugu.
Batzorde hauek DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasleek osatzen dituzte. Normalean bi talde egoten dira, bat DBHn eta bestea Batxilergoan. Talde hauek, hilean behin elkartzen dira normalean, baina ekintzaren bat aurrera eraman behar bada bilera gehiago egiten dira.
Irakasleon laguntza izan arren, ikasleak dira protagonista, eta beraien artean eztabaidatu eta erabakitzen dute zer egin edo antolatu daikeen urtean zehar euskararen aldeko kontzientziazioa eta erabilera bultzatzeko: lehiaketatxoak, egun berezietako ekintzak, gonbidatuak eskolara ekartzea ...