Abenduaren 15ean, elkarrizketa musikatuez gozatzeko aukera izan zuten DBH 1 eta 2ko hainbat ikaslek. Ugaitz Alegria ibili zen elkarrizketatzaile lanetan; berari eta ikasleek zuzenean egindako galderei esker, Iholdi Beristain eta Iker Lauroba gehiago ezagutzeko aukera izan genuen, baita beraien abesti batzuk zuzenean entzutekoa ere.
DBHko lehen zikloan AHOGOXOEN erronkan dabiltza hainbat ikasle. Talde bakoitzean hiru ahogoxo izendatu dituzte, eta, klasekide guztien laguntzari esker, Euskaraldiko 15 egunetan euskaraz ahalik eta gehien hitz egitea lortu behar dute. Azken txanpan sartu gara, ea azken egunak orain artekoak bezain eraginkorrak edo eraginkorragoak izaten diren! Eskerrik asko Agurtzane Villate eta gela egonkorreko kideei, ahogoxo irudia diseinatu eta txapak egiteagatik. IZAN GAITEZEN DENOK AHOGOXO!
2020/11/30
Ikasturte honetan Koldo Mitxelenan beste urrats bat egin dugu euskararen erabileraren alde. Euskaraldian hainbat dinamika eta gogoeta egin ditugu hizkuntza ohitura berriak sortzeko eta ikasleen erantzuna apartekoa izan da. Euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiten saiatzeaz gain sormenerako tarte bat izan dugu. Batxilergoko lehen mailako ikasleek mural eder bat margotu dute. Eskerrik asko Euskaraldia antolatzen ibili zareten guztioi!"
Iazko kurtsoan, pandemia zela eta, euskararen erabileraren neurketa ere erabat bukatu gabe utzi behar izan genuen DBHko 1. eta 2.kurtsoetan. Aurtengoarekin dagoeneko hasiak gara, baina pasa den kurtsoan eman gabe gelditutako sariak eman nahi izan genituen ostiralean. Hemen dituzue iazko irabazleak, Koldo Mitxelenako kamiseta banarekin.
Zorionak irabazleei! Eta jarrai dezagun denok euskara ahalik eta gehien erabiltzen!
2020/10/12