Dakizuenez, datorren asteartean, abenduak 3, Euskararen eguna ospatuko da. Ohiturari eta azken urteotako ildoari jarraituz, ikastetxean zenbait ekitaldi prestatu ditugu. Hauxe da egitaraua:
11:45-13:00
Zer kantu ote?
Euskal kantuen letrak zati bat eman eta kantuaren egilea, izenburua asmatzeko jolasa.
Zer kantu ote?
Euskal kantuen letrak zati bat eman eta kantuaren egilea, izenburua asmatzeko jolasa.
Gela desberdinetan euskararekin lotura daukaten jolasak.
Pelikula emanaldia.
Herri kirolak.
Mus txapelketa.
13:15-14:30
Euskara gehien erabili duten DBH1 eta DBH2ko ikasleei aitortza.
Dantza-plaza.
Oharrak
DBH1, DBH2 eta DBH3-ko ikasleak atsedenaldi ondoren dagokien gelara joango dira egunero bezala.
Euskara batzordeko ikasleak jolasak dinamizatzen arituko dira.
Ordu horretan klasea duzuen irakasleak bertan egongo zarete ikasle hauei laguntzen.
Gela bakoitzerako prestatu den ekintzaren dokumentua konpartituko da irakasleekin, zer egingo duten jakiteko.
Bukatutakoan patiora abiatuko zarete.
DBH4-ko ikasleak: Areto Nagusian film bat ikusiko dute.
Irakasleak gelatik eurekin joango zarete.
Filmak ordu eta erdi irauten du. Bukatu orduko patiora abiatuko zarete.
Batxilergoko ikasleak kalejiran etorriko dira 13:15erako.
Dantza-plaza hasi aurretik pintxo banaketa egingo da (ikasle eta irakasle guztioi bana). Honetarako ere irakasleon laguntza beharko da gelako ikasleen zerrenda kontrolatzeko.
PERTSONAIAK
Markitos panpina
Epaiketaren irakurlea (eta panpin eramalea)
Hartza
Domatzailea
Ardiak
Lodikoteak
Atsoa
Errauts banatzaileak
Erostariak
Gurdi eramalea (astoarena egiten?)
Gainontzekoak
GIDOI ANTZEKOA
Prozesioa agertuko da jantokiaren aldetik.
Konfeti artean agertzen dira ARDIAK eta gero HARTZA, DOMATZAILEAREKIN.
Beste pertsonaiak agertzen dira.
Azkenik, gurdia eta MARKITOS, GIDARIA, EPAILEA eta GURDI ERAMALEAK
Ibilbidean zehar antzeztekoak:
Hartza eta ardia dantzan.
Lodikoteak bultzaka ibili.
Lodikoteak erori eta altxatu.
Ardiek belarra jan.
Hartzak eta Domatzaileak erakustaldia eman.
Atsoak zerbait egin. Hartzak gona altxatu?
Errautsa bota eta erratzak erabili.
Epaiketaren tokira iritsi.
Epaiketa irakurri.
Panpina atera sutara eramateko.
Sutara bota.
Dantza egin.
BESTE ZEREGIN BATZUK
Ibilbidea markatu.
Epaiketarako megafonia: (aldez aurretik prestatu patioan bertan)
Diskurtsoa bera.
Musika.
Suarena nola prestatu:
Santa Agedako 15 makil hartu eta soka batez lotu, ez oso estu.
Makil multzoa zutik jarrita, beheko aldetik zabaltzen joan indiar “tipi” baten
itxura lortu arte.
Enbalatzeko paper marroiaz makilen artekoa bete.
Zelofan paper gorria eta laranja erabiliz, suaren garrak irudikatu.