Apirilaren 1ean Korrikak bisita egin zigun eta ekitaldia alaitzeko, aurretik Institutuan elkartu ginen. Ondoren, Odon de Apraiz Ikastolarekin batera, 290. kilometrora joan ginen lekukoa hartzera, eta hortik Gasteizko erdigunerantz abiatu ginen. Jende asko eta giro ona! Aurten Euskara Batzordeetan aritzen diren Uxuek eta Xabik eraman zuten lekukoa. Gora Korrika!
DBHn Euskara Batzordeak pintxoen salmenta antolatu zuen atsedenaldi orduan ikasbidairako dirua lortzeko. Bestetik, hitzaldi musikatuak ere egin ziren mailaka INUN abeslariarekin.
Euskara Batzordeak Batxilergoan MINTZA MENUA izeneko jarduera egin du. Ikasleak, 12:30etik aurrera, hiru-lau pertsonako taldeetan aritu dira hitz egiten (euskaraz, noski!). Horretarako Batzordeak "menu" desberdinak proposatu ditu, norbere aurkezpena egiteko eta geroago mintzatzeko. Inoiz baino gehiago egin dugu euskaraz gure artean!
Ikasleei egindako balorazio inkesta.
INUN musikaria, abenduaren 3an, Koldo Mitxelenako DBHko 1. eta 2.mailako ikasleekin aritu zen. Ikasleek abestiak sortzeko hainbat modu ezagutu zituzten.
Abenduaren 14ean, DBH3-4ko eraikineko ikasleek Euskadi Gazteako Oihan Vegarekin Musika Hedabideetan saioa izan zuten.. Euskarak hedabideetan duen presentziari buruz hainbat datu ezagutu zituzten eta gaur egun, komunikabide euskaldunen lana zertan datzan ere ikasi zuten.