ETAPA: LH
ZIKLOA: 1
MAILA: 2
ARLOAK: INGELESA
DISZIPLINARTEKOTASUNA: KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA
DENBORALIZAZIOA: 16 SAIOA 1h
SEKUENTZIAREN KOMUNIKAZIOA XEDEA:
1. Norbere etxea, egunerokoa eta auzoa nolakoak diren azaltzea eskulanez lagunduta.
2. Lanbide edo langile desberdinak agertzen diren role playing-ak egitea.
Proposamenaren justifikazioa: Gure ikasleak gizartearen parte dira, komunitate baten partaide dira. Hortaz, ezinbestekoa da beraien ingurunea (familia, auzoa, auzoko langileak…) ezagutu, besteei ezagutarazi eta ulertzeko aukerak ematea. Horrez gain, auzo, herri edota hiri batean bizi ahal izateko bertan hainbat elementu (dendak, zerbitzuak…) eta langile dagoela ere jabetu behar dira. Bide horretan, edozein eratako desberdintasunen (arraza, maila ekonomikoa, orientazio sexuala…) gainetik, pertsona edo talde desberdinenganako errespetua sustatzea oinarrizko helburua da elkarbizitzarako.
A. Testuingurua: Jendea edo familiak etxeetan bizi gara eta auzo eta herri edota hiriak osatzen ditugu. Baina denok ez gara bizi berdin. Gure eguneroko bizitzak aurrera eramateko denok behar ditugu hainbat gauza, hala nola: janaria, arropa, eskolara etorri, etab. Guzti horiek egiteko hainbat pertsona desberdinen lana edo laguntza oso garrantzitsua da. Esaterako, orain, koronabirusarekin ospitaletako langile guztien lana bikaina eta txalogarria da, gaixo daudenak sendatzen ari baitira jo ta su! Baita garraiolari, garbitzaile, etab.ere, noski!
B. Arazoa: Nolakoa da zu bizi zaren lekua; denona al da berdina? Zeintzuk dira hainbeste laguntzen gaituzten horiek eguneroko bizimoduan? Zer eta nola egiten dute? Pentsatu al duzu noizbait?
C. Helburua: 1. Norbere etxea nola osatuta dagoen kontatzea, eremuak aipatuz. 2. Komunitate desberdinak identifikatzea, osatzen dituztten elementuak (langileak, lantokiak) ezagutzea eta guzti-guztien beharrizan zein garrantziaz ohartzea.