ZEHAR KONPETENTZIAK:
HITZEZKO, HITZIK GABEKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA
- Askotariko egoeretan hitezko, hitzik gabeko edo modu digitaleko komunikazioa eraginkoratsunez eta modu egokian baliatzea.
EBALUAZIO ADIERAZLEAK:
- Modu desberdinetan aurkeztutako informazioa (orokorra edo zehatza) ulertzen du.
- Helburu desberdinekin informazio hori erabiltzen du hitzez, idatziz edo modu digitalean.
- Parte hartzen du egoera komunikatibo desberdinetan.
- Hizkuntza aniztasuna eta hauen komunikazio balioaz ohartzen da.
IKASTEKO ETA PENTSATZEKO KONPETENTZIA
- Norebere ikas-prozesua era autonomoan antolatzea askotariko ikasteko estrategiak baliatuz eta ikasitakoa beste eremu batzuetara transferituz.
EBALUAZIO ADIERAZLEAK:
- Modu eta soporte desberdinetan aurkeztutako informazioa jaso, gorde eta berreskuratzen du.
- Ideia berriak sortzen ditu.
- Ikasteko estrategia desberdinak erabiltzen ditu:
*Ereduak eta egindako lanak behatzen ditu.
*Memorizatzen du.
*Loturak egiten ditu.
- Ikasitakoa antzeko egoeretan ongi aplikatzen du.
ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIA
- Besteekin eta gizarte-ingurunearekin erlazionatzean elkarbizitzarako arauak errespetatzea.
EBALUAZIO ADIERAZLEAK:
- Bakarka zein taldean ondo jarduten du.
- Norbere zein besteenganako errespetua agertzen du.
- Txandak eta lan giroa errespetatzen ditu.
- Besteei laguntzen die.
EKIMEN ETA ESPIRITU EKINTZAILERAKO KONPETENTZIA
- Lankidetza, sormena eta hobetzeko ekimenetik ideiak ekintza bihurtzea.
EBALUAZIO ADIERAZLEAK:
- Lan egiteko iniziatiba du.
- Proposatutako lan eta ekintzak gogoz hartzen ditu.
- Parte hartzen du egoera komunikatibo desberdinetan.
- Bere lanak egiteko denbora hartzen du: pentsatu eta ekin.
- Bere lanetaz arduratzen da.
NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA
- Norbere garapenean aurrera egiteko hausnarketak egitea.
EBALUAZIO ADIERAZLEAK:
- Bere aurrerapenak eta zailtasunak ebaluatzen ditu auto/ko-ebaluazioan.
- Bere nahiak eta beharrak adierazten eta kontrolatzen ditu.
- Ikaskideei edo irakasleari laguntza eskatzen dio.