Nondik norakoak

Intxaurrondo Hegoa ikastetxea, HIZKUNTZEN TRATAERA INTEGRALA ikuspegiari dagokionez, aintzindari izan da eta ibilbide luzea egin du lan-ildo hau jorratuz, sortu zenetik ez gero:


2004-2005 ikasturtean, ELEANIZTASUNAren inguruan lehen Berrikuntza Proiektua egin genuen, hastapen esperientzia gisa eta aldi berean HH eta LHn “Proiektuen bitartez lantzen” Prestakuntza ekimena aurrera eraman genuen. Bertan irakurketari zein trataera eman aztertu genuen.

Hurrengo hiru ikasturteetan, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008, Proiektu Globala martxan jarri zen. Lehenetarikoak izan ginen proiektu integral bat aurrera eramaten, Eleaniztasuna eta hizkuntzen trataera integratua ardatz zuena, hain zuzen ere. Gainera, ikastetxe "pilotoa" izan ginen (Gipuzkoa mailan hiru ikastexe besterik ez ginen: Antzuola, Amara Berri eta gurea). Gure Hezkuntza Proiektuan ere ikastetxearen izaera berritzailea azpimarratzen dugu eta hori argi gelditu da duela gutxira arte egindako ibilbidean. Egun indarrean dagoen Heziberri 2020ren esparruan hain berritzaileak diruditen oinarri eta ildo pedagogikoak, aspaldi egin ditugu gureak eta gure ikastetxearen ezaugarri metodologiko nagusi dira dagoeneko


Ikuspegi KONPETENTZIALA eta zer esanik ez, hizkuntzen ikuspegi zehar-konpetentziala, beste edozein aprendizairen oinarrian dagoen tresna bezala ulertua 2008-2009 ikasturtean gure formakuntzaren xedea izan zen, 2009-2010 ikasturtearen ere lan honekin jarraituz.


2010-2011 ikasturtean HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIO GAITASUNA IRAKURKETA aprendizaiaren oinarri bezala ulertuta izan zen gure prestakuntza lanaren ildoa.


2014-2015 ikasturtean HIZKUNTZA PROIEKTUA berrikusi eta berritu genuen, bertan hizkuntzaren inguruko gure kontzeptua definitu genuen: Nortasunaren garapenerako, pentsamendua egituratzeko, errealitatea barneratzeko eta gizartean parte hartzeko tresna nagusia.


2018-2019 ikasturtean Irakurketa Plana ardatz zuen eleaniztasun proiektua jarri genuen martxan.


2019-2020: Gaizki ulertu batengatik ez genuen eskaera garaiz bideratu. Proiektutik kanpo gelditu arren, lanean jarraitu genuen.


2020-2021: Irakasleen prestakuntza, propio, aurreko ikasturtetan egindako lana berrikusi eta irakurmenaren ebaluazioan zentratuz, Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko Irakurketa planaren dokumentua osatu dugu.