Irakurle autoerregulatuak izateko bidean

Zer egiten dute irakasle autoerregulatuek irakurtzen dutenean?

Zer egiten dute irakurle auto-erregulatuek irakurtzen dutenean?

· Irakurle aktiboak dira

· Hasieratik irakurketaren zentzua edo helburua identifikatzen dute eta irakurtzen dutenbitartean horren konzientzia daukate.

· Irakurri behar duten testuari lehen gainbegirada bate maten diote, testuaren egitura eta ezaugarriei erreparatzeko (fikziozkoa ala ez fikziozkoa den…), atalak edo kapituluak, testuaz besteko elementuak- irudi,marrazki, argazki, taula…). Azken finean, testuaren edukinari buruzko aurrikuspen bat egiteko baliagarri izan daitezkeen elementuei erreparatzen diete.

· Irakurtzen duten bitartean ere, testuaren esanahia aurreratzen laguntzen dieten predikzioak egiten dituzte.

· Modu selektibo batean irakurtzen dute, une oro irakurketari buruzko erabakiak hartuz: zer poliki irakurri, zer azkarrago,zer ez irakurri, zer berriz irakurri…eten gabe erabaiak hartuz.

· Testua berrikusi eta esanahiari buruzko galderak egiten dizkiote bere buruari

· Hitz ezesagunen bat aurkitzen dutenean edo esanahiari buruzko zalantzak dituztenean “pistak” bilatzen dituzte: esanahia inferitu ahal izateko ezaugarri morfo-semantikoei erreparatuz (aurrizku¡iak, atzizkiak erroak…).

· Beraien aurre ezagupenak eta testuaren edukina alderatzen dituzte.

· Norberaren ulermen maila gainbegiratzen eta kontrolatzen dute, behar denean egokitzapenak eginez.

· Testumota desberdinak irakurtzen dituzte.

· Narrazio testuak irakurtzerakoan, testuinguruari,pertsonei eta gaiari erreparatzen diote.

· Azalpen testuak irakurtzerakoan bere egiturari erreparatzen diote (arazo/konponbide, kausa/efektua…), testuari koherentzia eta kohesioa ematen dioten hitz gakoei erreparatuz.

· Testuaren inguruko hausnarketa une oro egiten dute, ez irakurtzen duten bitartean soilik, baizik etenetan edo irakurri ondoren ere.

Ardura horren transferentzia gradualki ematen den prozesua da

Horregatik, irakasleok gure praxian ere gradualki ikasleengan ardura har dezaten kudeatu behar dugu eta zaindu.