Helburuak

Gure ikasleen profila eta gure ideiak ikusita, hauek dira HIZKUNTZAREN IKASKUNTZA ERRAZTEKO HARTUTAKO ERABAKIAK:

· Ikasgela (espazioa, denbora eta taldekatzeak) benetako interakzioa posible izan dadin antolatu.

· Taldekatze malguak bultzatu jardueraren arabera (talde handiko ekintzak murriztu eta talde txikietan, bikotetan lana indartu).

· Ikasleen arteko elkarreragina eta adin desberdina duten ikasleen arteko “tutorizazioa” ahalbideratzeko jarduerak planifikatu.

· Irakasleei “input” esanguratsua eskaini.

· Ikasleengan komunikazio beharra sortzen duten jarduerak bilatu.

· Gelako planifikazioan ikasleen partehartzea sustatu.

· Testu anitzak eta esanguratsuak landu, beti funtzionaltasun batekin.

· Horren arabera ikasleek ahozko eta idatzizko testuak ekoiztu.

· Jarduera irekiak proposatu ikasleek beren hipotesiak froga ditzaten.

· Arlo guztietan hizkuntzaren erabilera zaindu eta bultzatu.

· Geletako liburutegian mota guztietako eta hizkuntza desberdinetako testuekin hornitu.

· Eskolako mediateka informazioa bilatzeko, irakurtzeko eta lanak burutzeko erabili.

· Teknologia berrien erabilera indartu.

· Hizkuntza batean lantzen ditugun edukiak beste hizkuntzetan ere erabili.

· Zenbait esperientzi eta deialdietan parte hartu, hizkuntzen ikasketa eta erabilera errazteko asmoz:

. NOLEGA programa: kantagintza, antzerkigintza, kontalaritza.

. Euskal Girotze Barnetegia.

. Euskal kulturarekin lotutako ekintzak: antzerkia, zinea eta musika “euskaraz”.


EBALUAZIO DIAGNOSTIKOko emaitzetan oinarrituz, ahozkotasuna eta irakurketaren inguruko alderdiak jorratu genituen Hobekuntza Planen bitartez:

· Gure Sekuentzia Didaktiko guztietan testuen ulermena garatzea, aprendiaziaren oinarria hori baita.

· Euskarri desberdinetako testu mota askotarikoak aztertu (testuen, sailkapena, ezaugarriak, jarduerak) eta Sekuentzietan txertatu.

· Testuen esanguratsutasunaren inguruko hausnarketak.

· Irakurketarako estrategiak: “scanning”, “skimming”, inferentziak egin, testu-irudi loturak ezarri…

· Hainbat hizkuntzatan idatzitako testuak, ahal izanik ikasleen interesekoak.

· Testu digitalak.

· Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ikuspegia kontuan hartu: zein testu, zein hizkuntza, noiz.