Irakurmenean parte hartzen duten prozesu kognitiboak

Irakurmena prozesu kognitibo konplexua da. Irakurlearen eta testuaren arteko elkarrekintza suposatzen du batetik (testuaren edukina eta forma ezaugarriak), irakurlea bera (eta honek dituen aurre ezagutzak), irakurketa egoera (irakurketaren helburua)... Irakurtzen ez da irakurriz ikasten besterik gabe. Aldiz, irakurketaren hiru ardatz horiekiko konzientzia bat garatzearekin batera lortzen da, hau da, irakurle auto-erregulatua izatera iristean.

Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia lantzeak zera eskatzen du: ikasleak gai izatea edozein testu mota irakurri eta ulertzeko,ahozkoak zein idatzizkoak, akademikoak, eskolaz besteko esparrukoak, testu jarraiak (narrazio, azalpen, deskribapen testuak) edota testu ezjaraiak (txostenak, iragarkiak, taulak, mapak...).

Hezkuntza esparruan batik bat azalpen edo narrazio testuak nagusitzen dira eta helburu nagusia ulertzeko irakurtzea da, irakurritakoaren berri emanez. Ikaslea da irakurlea baina ez da beti irakurle eraginkorra. Ikasle batzuk gertuegitik irakurtzen dute testua eta horrek ez die irakurriz ikasten uzten, zailtasun handiak izaten baitituzte testuaren ulermenerako. Ulermena gaitasun kognitiboa da, eta hortan datza hezkuntza erronka: hezkuntza prozesuaren aldi bakoitzari dagokion irakurketa ulermenerao estrategiak arlo guztietatik koordinatzea. Horregatik irakurketa planean eskola osoa inplikatzea ezinbestekoa da.

Horrenbestez, irakasleok irakurketan eragiten duten konpetentziak ezagutu behar ditugu: irakurmenean eragiten duten azpi-prozesuak eta zeintzuk diren irakurle kaxkar batek dituen zailtasunak. Hori guztiagatik, ikastetxeko irakurketa Planak bateratutako adostasun metodologikoak, jarduerak eta konpromezuak jasotzeko tresna izan behar du. irakusleak testuaren helburua identifikatu, ideia nagusia bereizten jakinbehar du, laburpen bat egiteko gai izan... irakurketaren helburuaren arabera abiadura egokitzen jakitea, testuak esplizitoki azaltzen ez dituen ideiak inferitzen ikastea... testuaren informazioa era kritiko batean interpretatzeko gai izatera iristea... Azken z¡xedea litzateke irakurleak bere buruari testuari buruzko galderak egin ahal izatea, irakurriari buruzko hausnarketa eginez. Hona hemen Andrés Calerok bere lanean jasotzen duen koadroa :


https://comprension-lectora.org/desarrollo-del-pensamiento-estrategico-los-lectores/


Geletako Karpeta beltza sortu dugu, maila bakoitzean lantzen diren testu tipologia desberdinen lanketarako estrategiak jasotzen dituena: irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren egiteko atazak biltzen dituena. Isabel Solé adituak honelako estrategiak proposatzen ditu: Estrategias de lectura