Jarduera Ardatzak

Diagnostikoa egiterakoan irakurketaren inguruko jarduera ugari egiten ditugula ikusi dugu. Ikasturte honetan ere beste zenbait ekintza berri martxan jarri ditugu. Beraz benetan falta zaiguna era sistematiko batean antolatzea dela pentsatzen dugu.

Diagnostikorako honako lan-ildo hauek erabili ditugu eta hauen arabera ordenatuko ditugu egiten ditugun eta berri proposatzen ditugun jarduerak:

· Irakurtzen ikasi

· Ikasteko irakurri (arlo guztietan)

· Irakurzaletasuna sustatzea

Dena dela, “ikasteko irakurri” ardatzari arreta berezia emango diogu alderdi hau aprendizaiarekin guztiz lotuta dagoelako, eta horregatik hizkuntzazko berariazkoak ez diren arloetan ere irakurketari arreta berezia eskainiko diogu.

Irakurketa Plana burutzeko Batzorde berri bat sortu dugu, hamabostean behin ostegunetan biltzen dena. 2018-2019 ikasturtean Donostiako Berritzeguneko “Irakurmena lantzeko foroan” parte hartu dugu eta bertan jasotako tresnak batzordearen bitartez, klaustroari zabaldu dizkiogu. Horrez gain, gure barne prestakuntza saioetan testu lanketaren inguruan hausnarketa sakon bat egin dugu eta mailaz maila lantzen diren testuen tipologia eta koadro batean jasotzeaz gain, gela bakoitzeko testu lanketaren inguruan jarduera eta ikuspegi bateratu bat jasotzen duen “karpeta beltza” osatu dugu, bertan, testu mota desberdinak lantzeko estrategia eredu bat eskainiaz, batez ere datozen irakasle berriei begira, gure ikasleriaren % 50etik gora ez baita egonkorra.

19-20 ikasturtean prestakuntza saioetan eten bat egon zen COVID 19-pandemia egoeraren ondorioz eta 20-21 ikasturtean berriz proiektuari heldu diogu. Testu ulermenari eskaini diogu prestakuntza saio gehienak eta, bukatzeko ulermena ebaluatzeko errubrikak sortu ditugu maila eta hizkuntza desberdinetarako.