FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA
1. INFORMAZIOA
1.1. Informazioa arakatzea, bilatzea
*TARTEKO MAILA
Interneten ibil naiteke informazioa eskuratzeko, eta informazioa online bila dezaket.
Informazio egokia hautatzeko eta aurkitzeko gai naiz.
Bilaketa aurreratuak egiten ditu, hitz bat baino gehiago erabiliz.
Behar den informazioa bilatzen du.
1.2. Informazioa ebaluatzea
*TARTEKO MAILA
Informazio digitalari dagokionez ditudan beharrak adierazteko gai naiz.
Bilatzaileetan arakatutako informazioa egokia/fidagarria den ebaluatzen daki.
1.3. Informazioa metatzea eta berreskuratzea
*OINARRIZKO MAILA
Informazioa eta edukiak erabiltzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko.
Aurkitzen duen informazioa markadoreak erabiliz antolatzen du.
Lortutako informazioa zein sortutako edukiak Driven antolatzen ditu.
2. KOMUNIKAZIOA
2.1. Teknologien bidez interakzioan jardutea
*TARTEKO MAILA
Zenbait tresna digital erabil ditzaket besteekin komunikatzeko (adibidez: telefono mugikorra, VoIPa, txata zein posta elektronikoa erabiliz).
Posta elektroniko mezuei edozein motako fitxategia eransten die.
Gmaileko posta eta kontaktuak ondo antolatzen daki.
2.2. Informazioa eta edukiak partekatzea
*OINARRIZKO MAILA
Badakit fitxategiak eta edukiak inguru teknologiko xumeen bidez partekatzen (esate baterako: mezu elektronikoei atxikita fitxategiak bidaltzea, Interneten argazkiak igotzea eta abar)
Driven sortutako edukiak (dokumentuak, aurkezpenak, kalendar) partekatzen ditu.
2.3. Herrigintzan online partehartzea
*OINARRIZKO MAILA
Badakit teknologia erabil daitekeela zerbitzuekin interakzioan jarduteko (adibidez:gobernua, ospitaleak edo zentro medikoak, banketxeak)
Herri mailan eragin dezaketen proiektu edo programetan parte hartzen du: agenda2030, kontsumopolis...
2.4. Kanal digitalen bidez lankidetzan
*MAILA AURRERATUA
Tresna digital xumeak erabiltzen dituzten pertsonekin eztabaidan jarduteko eta produktuak lankidetzan sortzeko gai naiz.
Gaiak errepasatzeko formularioak elkar trukatzen ditu.
2.5. Netiquette
*OINARRIZKO MAILA
Ingurune digitalen bidez besteekin komunikatzeko oinarrizko printzipio batzuk ezagutzen ditut.
Bideokonferentziaren erabilera ezagutzen du eta oinarrizko netiketa arauak aintzat hartzen ditu.
Komunikatzeko hizkera eta jarrera egokiak erabiltzen ditu.
2.6. Nortasun digitala kudeatzea
*OINARRIZKO MAILA
Nortasun digitalari lotutako onuren eta arriskuen jakitun naiz.
Talde bati mezu bera bidaltzen dio jasotzaileen besteen izenak ezagutzeko aukera eman barik (CCO).
Web orri batean logeatzen badaki (Prezi, Genially, Symbaloo…).-
3. EDUKIAK GARATZEA
3.1. Teknologien bidez interakzioan jardutea
*TARTEKO MAILA
Zenbait formatutako eduki digitalak ekoitz ditzaket (esate baterako: testuak, taulak, irudiak, audioak eta abar)
Ereduari jarraituz, galdetegi bat sortu eta jasotako informazioa aurkezten du.
Bideoak egiteko Movie Maker erabiltzen du.
3.2. Integratzea eta berregitea
*TARTEKO MAILA
Neuk zein beste batzuek sortutako edukia editatzeko, arazteko eta aldatzeko gai naiz.
Lan-atazak (informazioa,dokumentuak, aurkezpenak, galdeketak) taldekideekin partekatu eta elkarlanean aritzen da ikasgune birtualean.
Googleko dokumentua sortzen eta editatzen daki.
Googleko aurkezpenak egiten ditu. Besteen dokumentuak zein berak sortutakoak berreditatzen ditu.
Gelako lanak egiteko Gsuiten baliabideak maiztasunez erabiltzen ditu.
3.3. Egile-eskubideak eta lizentziak
*OINARRIZKO MAILA
Badakit erabiltzen ditudan eduki batzuk egile-eskubideen babesa izan dezaketela.
Ezagutzen ditu egile-eskubideei eta lizentziei buruzko oinarrizko jakinbeharrekoak. Badaki zer deskargatu ahal duen (lizentziak kontrolatzen ditu), eta nola ibili txateetan. Copyrigth eta copyleft kontzeptuak bereizten ditu.
3.4. Programazioa
*OINARRIZKO MAILA
Software funtzio xume batzuk eta aplikazioak alda ditzaket.
Programazioaren hastapenak ezagutzen ditut eta zenbait jarduera burutzen ditut interfaze grafiko simple baten bidez (esate baterako: Scratch aplikazioa)
Oinarrizko programazio hastapenak ezagutu eta erabiltzen daki (Scratch hastapenak).
4. SEGURTASUNA
4.1. Gailuak babestea
*OINARRIZKO MAILA
Nire gailuak babesteko oinarrizko urratsak erabil ditzaket (esate baterako: birusen kontrako softwarea, pasahitza eta abar).
Badakizki eskolako gailuak (chromebook, ordenagailu finko ...) zaintzeko jarraitu behar dituen oinarrizko arauak.
4.2. Datuak eta nortasun digitala
*OINARRIZKO MAILA
Badakit online inguruetan niri buruzko zein beste pertsona batzuei buruzko informazioak soilik parteka ditzakedala.
Bere nortasun digitalari buruzko hausnarketa egiten du. Hainbat dokumentu partekatzen duenean bakarrik ikusteko aukera ematen du. Gmaileko posta eta kontaktuak ondo antolatzen daki.
Bere saioa itxi behar duela era egokian daki.
4.3. Osasuna babestea
*OINARRIZKO MAILA
Badakit nola saihestu jazarpen zibernetikoa. Badakit teknologiak nire osasunean eragina izan dezakeela, oker erabiliz gero.
Badaki teknologiaren erabileran menpekotasunaren arriskuak daudela, batez ere gazteetan. Badaki oker erabiliz gero teknologiak bere osasunari edota beste batenari kalte egin ahal diola, jarrerazkoak zein psikologikoak.
4.4. Ingurumena babestea
*OINARRIZKO MAILA
Energia aurrezteko oinarrizko neurriak har ditzaket.
Energiaren kontsumoa badaki nola gutxitzen: ordenagailuaren itzalerai automatikoa
5. ARAZOEN EBAZPENA
5.1. Arazoak bideratzea
*OINARRIZKO MAILA
Zenbait arazo konpontzeko teknologia batzuk erabil ditzaket. Tresna egokia aukera dezaket ohiko jardueretarako.
5.2. Erantzun teknologikoak premien arabera
*OINARRIZKO MAILA
Ulertzen dut teknologiak nire alde egin dezakeena arazoei aurre egiterakoan; tresna egokia hauta dezaket helburuaren arabera, eta berorren eraginkortasuna balora dezaket.
Arazo txikien aurrean bere neurrian konpontzen saiatzen da.
5.3. Berrikuntza eta sormenezko teknologiaren erabilera
*OINARRIZKO MAILA
Badakit teknologiak eta tresna digitalak sormen-lanerako aproposak direla, eta erabilera horretan saiatzen naiz.
5.4. Konpetentzia digitalen inguruko hutsuneak
*OINARRIZKO MAILA
Teknologiak erabiltzen ditudanean, nire mugen jakitun naiz.
NIRE IKASGAIAN LANTZEN AL DUT?